Herri bozen karietara
Herri bozen karietara, aspaldian egin lanaren haritik eta azken bozetan kausitu 2 hautetsiekin, ekimen kolektiboa abiatu dugu, ildo beretik segituz hasitako lana aitzinera eramaiteko helburuarekin.
Lehen biltzarran, gure balore nagusiak kasatu gabe, herrian senditzen den testuinguru berria konduan hartzeko xedea agertu da.
Probidentziazko pertsona edo aintzindari baten gibeletik arizan gabe, bainan ahalbezain Itsasuar gehienen artean landutako proiektu eta proposamen zehatzen inguruan, hots jendea elkarretaratuz eta zabalduz gure egitasmoa plantan ezarri nahi ginuke.
Karia hortara, nahi duten guziei zabalduak diren lan eta gogoeta batzordeak xutik ezarri ditugu, azpiko gai hauen inguruan :
Demokrazi partehartzalea eta herri gobernantza
Lurra eta etxebizitza
Laborantza eta ingurumena
Soziala eta elkartasuna
Taldeak biltzen hasiak dira eta lehen proposamenak etorri dira biltzar batean.
Ondoko lan batzordeen biltzarrak :
Laborantza eta ingurumena : urriaren 31an Christian Aguerren etxean Haranean 19:00tan Contact aguerre.christian@wanadoo.fr 0683443392
Demokrazi partehartzalea eta herri gobernantza urriaren 25a Marie Claire Olhagaray en etxean hamalauenia – contact marieclaireolhagaray@gmail.com 0614872770
Laborantza eta ingurumena : contact Filipe Lascaray filiplaska@wanadoo.fr 0609010138
Soziala eta elkartasuna contact Bernadette Borthury bab@borthury.com 0672977343
Biltzar haundia (guzien artean) ; Azaroaren 16an 10:00tan elkarteen gelan Herriko etxean.
Batzuk, beste gai batzuen inguruan batzordeak sortu nahi badituzte ongi etorriak dira