ZUEN SOSAK INTERESATZEN NAU – NOLA GASTATUKO DUT ?

Itsasuar guziak bezala ikusten ditugu aitzinatzen karrika nagusiko obrak. Batzu baliagarriak dira, batzu batere ez (Urzumu biribilgunea), eta batzu arras absurdoak, eta oraino, okerrenetik eskapatu gira (itzeen ixtorioa beharbada egun batez kondatuko dizuegu). Egun Urzumuko biribilguneko zikin-untzien ixtorioa. Duela zenbait urte etxeko-hondarkinen eta birziklatzeko gainestalkien bilketa zikin-ontzi indibidualen banaketarekin lotu da (ontzi berde eta horiak). Bilketa indibidualizatu da beraz, berinarentzat salbu (herrian honen biltzeko puntu desberdinak atxiki dira) eta herriko hondarkindegirat eraman behar diren bestelakoentzat (orotarikoak, kartoinak, hondakin berdeak, informatikoak, obretakoak, trabagarriak...). Soberakina da beraz zikin-ontzi kolektiboak plantan ezartzea (berinkien bilketarentzat aparte) herriko etxe ondoan ala Ordokia lotizamenduan egina izan den bezala. Baina, ez dute denek hala ikusten... eta erabaki da 3 zikin-ontzi kokatzea (berinki – birziklatzeko gainestalkiak – etxe hondakinak) Urzumuko bideko biribilgunean, auzo horretako biztanleek ez zikin-ontzi indibidualik ez balute bezala... Berinki kontener bat aski zatekeen urzumuko bidean denaren ondez. Baina mando batek idera bat baduelarik, ezin aitzinaraz... Ondorioz, eta hautetsi batzuen ezadosa eta oposizioaren kontra joanez, erabaki da xantier hau gauzatzea. Oraino hautu bat gelditzen zen : zikin-ontziena, ez zen konplikatua : – HELEPak hornitu zikin-ontziak, zergekin denek jadanik pagatu ditugunak. Herriko Etxearen kontu utziz kokatzeko fresak (fres mugatuak kontenerrak erdilurperatuak baitira) – HELEParen bidez erosten ditugun kontener osoki lurperatuak, 7600 euroko prezio arinean, + lurperatzeko fresak. Zergatik ba hautatu jadanik pagatuak genituen zikin-ontzien hautatzea, pixka bat gehiago pagatzea posible delarik ? Herriko etxeko ekipak bide karioena hautatu du, karioena herriarentzat, erran nahi baita biztanleentzat, berriz ere erakutsiz ondasun publikoarentzat duen interesa... Berriz bururatzen zaigu orduan herriak ttipiki aitzakitzat hartu zuela ez aski diru izatea errefusatzeko zenbait euro gehiago pagatzea animatzaile bat aktibitate peri-eskolar berrientzat (herriko funtzionamendu buxeta beti soberakinezkoa izanik ere, eta soberakin hauek inbertsio buxetan isurtzeko ahala izanik ere). Berriki hautatu den buxetan aurreikusi ere da soberakin bat, erran nahi baita hobetzen ahalko genukeela ibilmolde hori eta ekintza sozial eta kolektiboa garatzen ahalko genukeela gure herrian. Ez dugu ulertzen zergatik proiektu inutil eta karioak egitera tematzen diren... Hondarkinen gai zehatzari doakionez, ez litekea egokiago pentsatzea nola hobetu Atekagaitzeko bideko eta Errobiko bideko triatze guneak, zinezko kalitxa usainduak direlarik hauek... baina zentro eta Karrika nagusitik urrun direlako ez dira aipatzen. Beharbada interesgarri liteke ere turista eta bisitarieri informazioa pasaraztea, argi uzteko nun botatzen ahal dituzten beren hondakinak... Herriko Etxeko ondoan lurperatuak diren kontenerretan adibidez... Garbitzailea.


Articles récents
Pas encore de mots-clés.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic