ERREINU ONDARREKO KONTU XURITZEAK

Azken herriko kontseiluan hautetsiek behar zuten iritzia eman Itsasuarrak pilota batasunak galdetu diru-laguntza bati buruz, Atharriko lehiaketa antolatzeko, 2019ko maiatzaren 8an. Galdegina zuten diru laguntza 4000 eurokoa zen. Herriko kontseiluan hau bozkatu da :  4000 euroko diru laguntza batentzat 4 hautetsi  3000 euroko diru laguntza batentzat 2 hautetsi  2000 euroko diru laguntza batentzat 3 hautetsi  Diru laguntza baten kontra 6 hautetsi  Abstentzioa 3 hautetsi Auzapez Jaunak demokratikoki erabaki du orduan diru laguntzarik ez eskaintzea ! Banketxeko arduradun ohi gisa alta, behar lituzke ukan, bere lankide Macron Jaunak bezala funtsean, matematika edo gutienez karkula nozio batzu. Gehiketa taulak berrikusi eta (eta bai existitzen dira oraindik!) iduritzen zait 9 hautetsi (4+2+3) diru laguntza baten ematearen alde agertu direla, 6 kontra eta 3k ez dutela iritzirik... Auzapezak eta diru laguntzen kontrako hautetsiak gutiengoan dira beraz (salbu 6 zenbakia 9 zenbakia baino goragoa baldin bada orain, baina honek matematikalari aditu baten konfirmazioa behar lukeela iduritzen zaigu, inkasean). Ez dakit Auzapezak erabili duen moldea arras legala den, eta dudarik gabe prefektura autoritateak honen legalitatea ezeztatuko luke. Iduritzen zait pertinenteago izanen zela lehenik diru laguntza baten emate printzipioarentzat bozkatzea, eta ondotik honen zenbatekoaz. Baina, funtsari doakionez, bere eginmoldeak erakusten du errabia bat pilota batasuneko ordezkarien kontra. Auzapez Jaunak ez du batere preziatu pilotariak etortzea azken bi herri kontseiluetara, alta saio horiek publikoak dira, eta pilotariak besteak bezalako herritarrak dira. Bestalde, ez zen batere haserretu ihiztariak zirelarik etorri ikusteko kontseiluak beren exijentzien zentzura bozkatzen zuela ! Jaun Auzapezak ez du oraindik liseritu pilota sailak ez zuela sustengatu « Balaki aferan », galdetu zielarik sustengu gutun ofizial bat egitea... orduan, mendekatzen da orain. Erran dezagun Auzapezak hor salatzen duela Itsasun pilotarentzat duen interes guzia. Kirol sail horren egoera delikatuan, ez du hoberik atxematen zailtasun bat gehitzea baino Erreinu bukaera loriosak, beste batzu aldiz ahalkegarriak ! Baina 4 + 3 = 1 dela aldarrikatzen badugu, zergatik 6 > 9 ez genuke onartuko ? QIN JIUSHAO


Articles récents
Pas encore de mots-clés.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic