ZUEN SOSAK INTERESATZEN NAU – NOLA GASTATUKO DUT ?

2019-6-05

Itsasuar guziak bezala ikusten ditugu aitzinatzen karrika nagusiko obrak. Batzu
baliagarriak dira, batzu batere ez (Urzumu biribilgunea), eta batzu arras absurdoak, eta
oraino, okerrenetik eskapatu gira (itzeen ixtorioa beharbada egun batez kondatuko
dizuegu).
Egun Urzumuko biribilguneko zikin-untzien ixtorioa.
Duela zenbait urte etxeko-hondarkinen eta birziklatzeko gainestalkien bilketa zikin-ontzi
indibidualen banaketarekin lotu da (ontzi berde eta horiak). Bilketa indibidualizatu da
beraz, berinarentzat salbu (herrian honen biltzeko puntu desberdinak atxiki dira) eta
herriko hondarkindegirat eraman behar diren bestelakoentzat (orotarikoak, kartoinak,
hondakin berdeak, informatikoak, obretakoak, trabagarriak...).
Soberakina da beraz zikin-ontzi kolektiboak plantan ezartzea (berinkien bilketarentzat
aparte) herriko etxe ondoan ala Ordokia lotizamenduan egina izan den bezala. Baina, ez
dute denek hala ikusten... eta erabaki da 3 zikin-ontzi kokatzea (berinki – birziklatzeko
gainestalkiak – etxe hondakinak) Urzumuko bideko biribilgunean, auzo horretako
biztanleek ez zikin-ontzi indibidualik ez balute bezala...
Berinki kontener bat aski zatekeen urzumuko bidean denaren ondez. Baina mando batek
idera bat baduelarik, ezin aitzinaraz... Ondorioz, eta hautetsi batzuen ezadosa eta
oposizioaren kontra joanez, erabaki da xantier hau gauzatzea. Oraino hautu bat gelditzen
zen : zikin-ontziena, ez zen konplikatua :
– HELEPak hornitu zikin-ontziak, zergekin denek jadanik pagatu ditugunak. Herriko
Etxearen kontu utziz kokatzeko fresak (fres mugatuak kontenerrak erdilurperatuak
baitira)
– HELEParen bidez erosten ditugun kontener osoki lurperatuak, 7600 euroko prezio
arinean, + lurperatzeko fresak.
Zergatik ba hautatu jadanik pagatuak genituen zikin-ontzien hautatzea, pixka bat gehiago
pagatzea posible delarik ? Herriko etxeko ekipak bide karioena hautatu du, karioena
herriarentzat, erran nahi baita biztanleentzat, berriz ere erakutsiz ondasun
publikoarentzat duen interesa...
Berriz bururatzen zaigu orduan herriak ttipiki aitzakitzat hartu zuela ez aski diru izatea
errefusatzeko zenbait euro gehiago pagatzea animatzaile bat aktibitate peri-eskolar
berrientzat (herriko funtzionamendu buxeta beti soberakinezkoa izanik ere, eta
soberakin hauek inbertsio buxetan isurtzeko ahala izanik ere). Berriki hautatu den
buxetan aurreikusi ere da soberakin bat, erran nahi baita hobetzen ahalko genukeela ibilmolde
hori eta ekintza sozial eta kolektiboa garatzen ahalko genukeela gure herrian.
Ez dugu ulertzen zergatik proiektu inutil eta karioak egitera tematzen diren...
Hondarkinen gai zehatzari doakionez, ez litekea egokiago pentsatzea nola hobetu
Atekagaitzeko bideko eta Errobiko bideko triatze guneak, zinezko kalitxa usainduak
direlarik hauek... baina zentro eta Karrika nagusitik urrun direlako ez dira aipatzen.
Beharbada interesgarri liteke ere turista eta bisitarieri informazioa pasaraztea, argi
uzteko nun botatzen ahal dituzten beren hondakinak... Herriko Etxeko ondoan lurperatuak
diren kontenerretan adibidez...
Garbitzailea.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic