HARREMANAK INDARTZEN

2019-6-05

Korrika kari, Itsasutik elkarteak (Itsasuarrak – Xapata – Idekia - Les Vieux Machins –
Indianoak – Haize Hegoa – Itsasu Herria Bai eta Itsasu herriaz osatua) Etxauribarreko
gure auzo nafartarreri harrera egin die.
Izan ere, Etxauri udalak Korrika kilometro bat erosi zuen Itsasun, euskal herrien arteko
hurbilketa nahikeria erakutsiz. Kilometro hori partekatu dute Itsasuko Herriko
Etxearekin eta Haize Hegoa eta Itsasu Herria Bai elkarteekin.
Itsasutik elkarteak antolatu zuen denen artean partekatu bazkari bat Sanokin, bakotxak
janaria ekarriz, eta elkarteak edari, ogi eta taloak hornituz, plantxak « les vieux
machins »ek, musika...
Nafartarrak anitz ziren (70 bat) eta bazkari denboran trukaketak anitzak izan dira
iparralde eta hegoaldekoen artean... Loturak indartzen dira eta elkarrekin egin ekintza
asmoak gehiagotzen dira (gerezi ondo hazkuntza, eztigintza, eskolen arteko loturak,
euskara, bestak, musika...), Itsasutik elkarteak finkatu duen helburua hau da.
Bazkalondoan Korrikan parte hartu dugu, Itsasun ehunka jende bildu duen gertakaria, argi
utziz zein heinetaraino gure biztanleak euskarari eta honen garapenari lotuak zaizkien.
Azken basoa, azken kafea edanik, biltzeko esku kolpea emanik gure hegoaldeko lagunak
sartu dira. Ez dezagula ahantz laster berriz ikusiko ditugula, aurten herriak errezebituko
baititu besten denboran.
Puntu ahul bakarra, bakarrik Itsasu Herria Baieko hautetsiek zutela herria ordezkatzen,
soilik lehen axuanta barkatu zelarik. Dolu dugu Jaun Auzapezak ez duela Etxauriko
Alkatea agurtzera etortzeko politezia eta jendetasuna ukan. Iduritzen zaigu hautetsi
anitzi berdin zaiela gure eta Etxauribarreko herrien arteko hurbilketa. Domaia da !

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic