ERREINU ONDARREKO KONTU XURITZEAK

2019-6-05

Azken herriko kontseiluan hautetsiek behar zuten iritzia eman Itsasuarrak pilota batasunak
galdetu diru-laguntza bati buruz, Atharriko lehiaketa antolatzeko, 2019ko maiatzaren 8an.
Galdegina zuten diru laguntza 4000 eurokoa zen.
Herriko kontseiluan hau bozkatu da :
 4000 euroko diru laguntza batentzat 4 hautetsi
 3000 euroko diru laguntza batentzat 2 hautetsi
 2000 euroko diru laguntza batentzat 3 hautetsi
 Diru laguntza baten kontra 6 hautetsi
 Abstentzioa 3 hautetsi
Auzapez Jaunak demokratikoki erabaki du orduan diru laguntzarik ez eskaintzea ! Banketxeko
arduradun ohi gisa alta, behar lituzke ukan, bere lankide Macron Jaunak bezala funtsean,
matematika edo gutienez karkula nozio batzu.
Gehiketa taulak berrikusi eta (eta bai existitzen dira oraindik!) iduritzen zait 9 hautetsi (4+2+3)
diru laguntza baten ematearen alde agertu direla, 6 kontra eta 3k ez dutela iritzirik... Auzapezak
eta diru laguntzen kontrako hautetsiak gutiengoan dira beraz (salbu 6 zenbakia 9 zenbakia baino
goragoa baldin bada orain, baina honek matematikalari aditu baten konfirmazioa behar lukeela
iduritzen zaigu, inkasean).
Ez dakit Auzapezak erabili duen moldea arras legala den, eta dudarik gabe prefektura autoritateak
honen legalitatea ezeztatuko luke. Iduritzen zait pertinenteago izanen zela lehenik diru laguntza
baten emate printzipioarentzat bozkatzea, eta ondotik honen zenbatekoaz.
Baina, funtsari doakionez, bere eginmoldeak erakusten du errabia bat pilota batasuneko
ordezkarien kontra. Auzapez Jaunak ez du batere preziatu pilotariak etortzea azken bi herri
kontseiluetara, alta saio horiek publikoak dira, eta pilotariak besteak bezalako herritarrak dira.
Bestalde, ez zen batere haserretu ihiztariak zirelarik etorri ikusteko kontseiluak beren
exijentzien zentzura bozkatzen zuela !
Jaun Auzapezak ez du oraindik liseritu pilota sailak ez zuela sustengatu « Balaki aferan », galdetu
zielarik sustengu gutun ofizial bat egitea... orduan, mendekatzen da orain. Erran dezagun
Auzapezak hor salatzen duela Itsasun pilotarentzat duen interes guzia. Kirol sail horren egoera
delikatuan, ez du hoberik atxematen zailtasun bat gehitzea baino
Erreinu bukaera loriosak, beste batzu aldiz ahalkegarriak !
Baina 4 + 3 = 1 dela aldarrikatzen badugu, zergatik 6 > 9 ez genuke onartuko ?
QIN JIUSHAO

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic