LINKY : GORDEZKO BILKURA, BAINAN ZER PASATU DA ?

2019-3-28

2018ko abenduaren 20eko herri kontseiluan, Itsasu Herria baieko hautetsiek aho-idatzizko galdera bat pausatu zuten informazioak ukaiteko SDEPA*/Euskal Herriko anti-linky koordinazioaren arteko 2018ko urriaren 6eko bilkura bati buruz. Galdera garrantzitsua, ikusirik SDEPAko kide dela Itsasu herria, bere bigarren axuantak ordezkatzen duela eta Linky kontagailuen zabaltzea hasia zaigula herrian.

Emana izan zen erantzunak ez zuen galderarekin deus ikustekorik izan : Auzapezak azaldu zigun ez zela herriaren konpetentzien barne, eta xehetu zuen energi kodeko L322-4 artikulua eta lurralde kolektibitateen kode orokorreko 2224-31 kodea... Doaike sinesten zuen zuzenbide klase batek ordezkatuko zuela bilkura bilduma bat ? Horren ondoan, SDEPAn Itsasuren ordezkaria den axuanta mutu egon zen...

Baina Itsasu Herria Baieko hautetsiek jarraikitasun eta pazientzia frango badute... Orduan berritu dute aho-idatzi galdera (ze izen bitxia!), eta zuhur-hitzak dion bezala « cent fois sur le métier remettez votre ouvrage » (Nicolas Boileau)… azkenean erantzun bat agertu zen 2019ko otsailaren 13ko herri bilkuran : bai izan zen bilkura bat... herriko ordezkaria ez zen gomitatua izan... ez da bilanik egin... Galda zazue anti-Linky komiteari (SDEPAk errana)…

Ez ginakien baina iduriz, herritarrak hunkitzen dituzten informazioak ez dituzte hautetsiek xekatu behar, haiei berei da arrantzarat joatea... Hautetsiak futitzen dira, horren froga dugu azken herri aldizkari ofizialean idatzi dutela norbaitek xehetasunak nahi baditu Linky kontagailuari buruz behar diola Enedisi galdetu... Bestela errateko, borreroari galda iezaiozue haizkora aski xorrotxa denez jakiteko !

Gure Jauntto guziz ahaltsuaren aholku zuhur horiek segiturik, eta gure buruak saskirat erortzerat ikusi aitzin, joan gira konplotatzaile bilkura haren ikertzerat, eta hona lortu ditugun emaitzak :

2018ko urriaren 6eko bilkura hartan bildu ziren SDEPAko zuzendari den BORDENAVE Jauna eta Euskal Herriko anti-linky koordinazioko 7 ordezkari.

SDEPA jakinean da Enedis-en azpi-tratatzaile batzuk egiteko molde onartezina dutela, eta galdegiten du egoera legez-kanpoko oro seinalatzea.

Herri batzuk Linky kontagailu komunikatzailearen hedatzeari buruz duten posizioari doakionez, SDEPAk dio ENEDISek bakarrik Auzapez baten iritziak errepresentatzen duen inpaktu mediatikoa errespetatzen duela, hiriaren neurriaren arabera, onartzeko edo errefusatzeko Auzapezaren eskaera !

Linkya pausatzen dutenen praktika frangok ez dituzte errespetatzen NF C 14-100 eta NF C 15-100 normak. « Auzapezek aplika dadin segurtatu behar duten departamenduko osasun arautegiaren kontra doa hau ».

 

Linky kontagailu pausatzeen gehiengoa egiten da instalazio zaharretan eta Linky kontagailuak zurezko paneletan kokatuak dira, ondorioz ez dira konpatible NF C 14-100 normarekin. SDEPAk baieztatzen du instalazio normak errespetatzekoak direla.

Linkyen instalatze gehiengoa egiten da lotura disjuntagailuaren anperaje ahala gorenerat emendatuz, erabiltzaileak duen abonamenduari egokitu gabe, eta gainerat, segurtatu gabe disjuntagailutik taula elektrikorat joaten diren kableen ebakidura aski denez.

Erabiltzaileen %20-30ek beharko dute abonamendu gorago bat hartu.

SDEPAk baieztatu du ENEDISek errespetatu behar zuela erabiltzaileek hartu erabakia Linky kontagailuaren instalatzeari buruz.

Hara, batzuk gorde nahi izan dituzten informazioak, nahitara edo gaitasun-ezaz, edo alferkeriaz, joan gira xekatzera, eta hemen partekatzen ditugu.

Eta irri egiteko hain ontsa erraten duten bezala ENEDIS-EDF Jaun Andereek :

«Pindar bakar batek pitz dezake larre su bat...… »

 

*SDEPA : syndicat départemental d’énergie des Pyrénées Atlantiques (Pirineo Atlantiko departamenduko energia sindikata)

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic