BALAKI TRINKETA : GAUZAK ARGI IZAN DITEZELA

2019-3-28

BALAKI TRINKETA : GAUZAK ARGI IZAN DITEZELA !

Otsailaren 13ko herri kontseiluan, Auzapez Jaunak berriro akusatu ditu Itsasu Herria Baieko hautetsiak, erranez haiengatik zela Itsasuko pilota elkartea gaurko egoeran... Bere leloa bilakatu da, behin ta berriz entzunen duguna segur, bere burua konbentzitzeko berak horretan ez duela batere erantzunkizunik erabiliko duen Coué metodoa... Akusatu ere ditu hautetsi horiek jujamendua ez zabaldu izana (herri kontseiluaren deliberazioa onartzen ez duen jujamendua hain zuzen ere).

Oroitaraz diezaiogula xinpleki jujamendu hau argitaratu genuela gure internet gunean 2018ko maiatzaren 11an, bakoitzak ikus zezan nolakoa zen, eta ez zaigu iduritzen jujamendu horren publizitaterik egin zutela herriko webgunean !

Ez dugu ixtorio guzia berriz hasiko hemen, baina puntu batu oroitarazi nahi genituzke, gauzak argi izan ditezen :

Herriko kontseiluak gehiengoan bozkatu zuen trinketa erosteko deliberazio bat 2014eko azaroaren 20an. Deliberazio hau legez-kanpokoa izan zitekeela ikusirik, IHBko hautetsiek, hitzordu batean (zeinetan lehen axuanta hor baitzen) eskatu zuten kendua izatea. Auzapezak fermuki errefusatu zuen.

Orduan, Itsasu Herria Baieko hautetsiek, Itsasu Herria Bai elkarteak eta zenbait itsasuarrek beren izenean, estatu zerbitzuei galdetu zieten deliberazioaren legalitatea kontrolatzea, haren ezeztatzea galdatzeko (legalitatea kontrolatzea, besterik ez). Hor, prefekturak erran zion Auzapezari bere deliberazioa kentzeko. Auzapezak fermuki errefusatu zuen. Zergatik Auzapez Jauna tematu zen, ez zitekeen errexago izanen deliberazio berri bat bozkaraztea, disposizio legalak errespetatuz ? Nehork ez du sekulan hau jakinen...

Eta errefusa honek ditu prozedura judizialak abiatu juridikzio administratiboetan, herriak galdu duen lehen instantzia, herriak galdu duen errekurtsoa. Oroitaraz dezagun horiek guziak itsasuarrek pagatu ditugula (20530 €), Herria Baieko hautetsiek beren justizia fresak berek pagatu dituztelarik (1020 €).

Eta Auzapez Jaunak galdetzen duenez gertakarien aipamenerat mugatzea, hona hemen gertatutakoa :

* Paueko Auzitegi administratiboaren jujamenduan, 2016eko otsailaren 4ekoan : « eskari baten bidez, Pirineo Atlantikoetako Prefetak eskatu zion Auzitegiari 2015eko uztailaren 29ko deliberazioaren ezeztatzeko (honetan zuen Itsasuko herriko kontseiluak Balaki trinketa izeneko kirol egitura erostea erabaki). Adierazten du : herriko kontseiluko kideek ez dutela aski informazio ukan eskutan, erosteko prezioa goregia dela, erosketa honen interes orokorra ez dela justifikatua... kontutan hartuz (motiboen zerrendatzea ikus www.itsasuherriabai.org gure webgunean, 2016eko otsailaren 14ekoan)...

Auzitegiak erabakitzen du Lascaray Jauna eta Borthury Anderearen interbentzioak onartuak direla. 2015eko uztailaren 29ko deliberazioa ezeztatua da (honetan zuen

Itsasuko herriko kontseiluak Balaki trinketa izeneko kirol egitura erostea erabaki)... Itsasu herriak eta Lascaray eta Borthury Jaun Andereek egin konklusioak, engaiatu gastuei buruzkoak eta kostuen ordainketan ez kontatuak, ukatuak dira. Erabakia aktatua zen beraz, baina Auzapez Jaunak deliberatu zuen jujamendu honi errekurtso egitea.

*2018ko apirilaren 26eko Bordeleko Dei Gorte Administrazioko Erabakia. «Eskari baten bidez... Itsasu herriak... Gorteari galdetzen dio : 1°) 2016ko otsailaren 4eko 1501866 jujamendua ezeztatzeko ; 2°) Paueko Auzitegi Administratiboaren aitzinean Pirineo Atlantikoetako Prefetak egin eskaera ukatzeko ; 3°) Estatuaren kargu emateko 3000na euroko diru-zama justizia administratibo kodeko L.761-1 artikuluan oinarrituz. Ondokoa kontutan hartuz (motiboen zerrendatzea ikus www.itsasuherriabai.org gure webgunean, 2018ko maiatzaren 11ko publikazioan)... Auzitegiak erabakitzen du : 1. artikulua Borthury eta Lascaray Andere Jaunen interbentzioa ez da onartua. 2. artikulua Itsasu herriaren eskaria ukatua da ». Erabakia aktatua beraz

Gertakarien aipamenean egon gira, bainan oraindik batzuk dudak baldin badituzte, edo zurrumurruak zabaltzen badituzte, erakusten ahal dizkiegu txosteneko elementu guziak : historikoa, gutunak, bilkura bilanak eta prozedura judizialen zati guziak. Zuen esku daude.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic