Linky, zergatik hainbeste duda ?

2018-5-14

2018ko urtarrilaren 29an, herri kontseiluan aipatu zen Itsasu herria bai hautetsiek galdegin bilkura publiko baten antolatzea Linky kontagailuen aipatzeko. 

Auzapezak erantzun du ez zela herriaren esku kontagailu elektrikoen instalatzea eta herriko kontseiluak ez zuela bere hitza ematerik galdera horren inguruan. 

Ardura gertatzen den bezala, Auzapezak ez dio gure galderari erantzuten eta argumentazio gaiez kanpoko edo hutsez beterikoa aitzinaten du. Kontseiluan gure hautetsiek argiki erran badute ere helburua ez zela alde edo kontra agertzea, baizik eta eztabaida gertatzea, Auzapezak segitu du herriak antolatuko lukeen bilkura baten kontra izaten.

Ondorioz herriko kontseiluak bozkatu du eta 11 boz kontra ziren, 6 alde eta 1 abstentzioan. 

 

Baina zergatik halako oposizioa agertzen da, ez bada herritarrei informazio batzu gorde behar direla ?

Gure dudak indartzen ditu jakiteak hautetsi bilkura bat antolatu zuela Enedis-ek, eta gure hautetsietatik batek harat joan nahi zuela galdera batzu pausatzeko. Honek Enedisen baimena izanik ere, Roger Gamoy gure demokrata handia joatearen kontra agertu zen.

 

Prentsa idatzian, irratian, telebistan, orok segitzen ahal ditu hainbat gatazka, eskuin eta ezker iraganak edo iragaiten ari, « kontagailu komunikante » zabaltzearen honen inguruan. Hainbesteraino non ENEDIS sozietateak akordioak behar izan dituen pasatu, beren herritarren askatasunaz ardura zuten herri batzuekin, Baiona bezala adibidez. Hainbesteraino non ENEDIS sozietateak onartu behar izan duen legala zela kontagailu berri horren errefusatzea. Honek frogatzen du zein heinetaraino herri batek tratatu behar dituen galderetariko bat den hau, eta ez da gaitasun eza baten gibelean gordez arazoa konponduko dela, jadanik herriko kontseiluak maiz bere gaitasunetatik pixkat kanpoko erabakiak hartuak dituelarik. 

 

Ez dugu hemen funtsezko galdera azaleratuko (gune webgunean jada artikuluak, ikuspunduak ezarri ditugu, irakurleei utziz nahi zutena erantzuten eta beren analisia edo hausnarketak partekatzeko paradarekin), baina gure herriko-etxearen eskasak betetzeko iniziatiba hartzen dugu.

 

Horregatik, antolatuko dugu informazio eta eztabaida bilkura publiko bat, iritzi desberdinekin Linky kontagailuari buruz. Gomitatu ditugu elkarte edo talde batzu, galdera honen inguruan engaiatuak direnak jada, eta ENEDIS sozietatea. Ingurumenaren Defentsa Elkarteen Kolektiboa hor izanen da, eta aurkeztuko digu zer den Linky problematika. ENEDIS sozietateak ez du nahi parte hartu bilkura honetan. Ez dugu ulertzen hautu hori, sozietate horrek antolatzen ditu bilkura batzu hautetsi batzuentzat baina errefusatzen du beren administratuekin hitz-egitea, bere bezero-gatibuak direnekin. Bistan dena, bilkura honetarat ''ofizialki'' gomitatuko ditugu Auzapez Jauna eta bere bi axuant, herria ordezkatzen dutena Pireneo Atlantikoetako Energia Sindikatan, beren jakitateek gure argitzeko gisan. Beste hautetsi guziak ere ongi etorriak izanen dira noski. 

 

Linky kontagailuen erabilpenak galderak pausatzen ditu, gure osasun edo askatasunari buruzkoak... Gure herriko hautetsiak horretaz arduratzea beharrezkoa ikusten dugu, haien arabera ez badira beren esku diren gaiak ere. 

 

Orduan hitzordua finkatzen dugu ekainaren 15ean, 20:00etan Sanoki gelan, gaiaz informatzeko eta aipatzeko. Izan ontsa hemendik harat !

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic