Linky, lanjerra guzien kontagailua

2017-10-26

Linky izen berezia duten EDF-en kontagailu berriak hasi dira Euskal Herrian ezartzen, 30 000 bat (hauetan 23 Itsasun, nehorri erran gabe).

Kontagailu omen “intelijente” hauei esker, kontsumitzaileek beren kontsumoa kudeatzen ahalko lukete.

35 milioi kontagailu pausatuak izan behar litezke hemendik 2021erat, jakinez aldatu beharko direla gorenaz 20 urteren buruan, orain diren kontagailuek 60 urte irauten dutelarik! Zer eginen dugu hemendik hiru urtera aldatuak izanen diren 35 milioi kontagailuekin, eta zer 20 urteren buruan aldatu beharko direnekin? Hondarkin nuklearrak bezala lurperatu, ozeanoetan barna urperatu...

Kontagailu hauen egiteko eta ezartzeko 5 eta 8 milioi euroren artean gastatuko du Enidis-ek, eta iduriz hauek jendeari bakarrik pagaraziko liokete etxetresnak manatzen dituen emitigailua. Sozietateak diru hori berreskuratuko du enplegu ekonomia eginez, erran nahi baita langileak kanporatuz.

Ondorioz, iduri luke kostuak azpi-estimatuak izan zaizkion operazio horrek ez duela irabazirik ukanen, ez diru eta ez ekologia mailan, alde guzietatik hainbeste beharkizun dituen herri batean. 6 kontagailu hornitzaileetatik 3 atzerritarrak dira, milaka kenduko diren lanak Frantzia hexagonokoak direlarik.

Testuinguru horretan eta funtsean bi galdera datoz:

Osasun mailako duda handiak, gaizki ezagutuak direlako uhin elektromagnetikoen eraginak (osasun segurtasun agentziak erraten digu ez direla lanjerra serios bat eta ingurumen ministerioak aparatu horren ondoko ganbaretan bizi diren ikasleei aholkatzen die babestea “geriza arin”.

Bestalde, kontagailu intelijente horrek, edo hobeki erran zainketarako kontagailu horrek kontsumitzaileen usai eta portaerei buruzko datuak gordeko ditu. Datu hauek gero salduak izaten ahalko dira, edo estatuko zerbitzu batzuk ikustea galdetzen ahalko dute.

Arrazoin guzi hauentzat, eta jendea engainatzeko Enidisek aitzina ematen duen europako agindua aplikatzea errefusatuz, hiru herrik (Belgikak, Txekiar Errepublikak eta Lituaniak) erabaki dute ez sortzea mota horretako kontagailuak dituen sarerik, eta Alemaniak bere erabiltzaileen %15ari mugatuko du.

Azkenik, sareari lotuak zaizkion erabiltzaileek %2ak soilik galdegin du bere kontsumoaren berri zuzenean ukaitea. Horrekin suposa dezakegu %98a ez dela interesatua.

Hara zer dugun testuingurua, ez ote dugu garaia galdera hau serioski hartzeko eta gure hautetsiak galdezkatzeko egin nahi dutenari buruz? Ezin dira mutu egon, sustut jakinez Linky kontagailuaren erabilpenari loturiko kalteak agertzen badira, izan material ala erabiltzaileen osagarri mailan, hautetsien erantzukizuna xekatuko dela, herria baita bere kontagailuen jabe.

 

Iturria: Le Monde, 2017ko urriaren 5a – Patrice Cahart, finatzien ohorezko Inspektore orokorra

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic