Linky kontagailuak eta osasun arazoa.

2017-10-26

Linky kontagailuak bere inguruko jendeen osasuna kaltetzen ote du ? Galdera pausatu behar dugu.

“Kontagailu zahar”-en aldean, linky-k teknologia berriak erabiltzen ditu, gure argindar kontsumoari buruzko informazioak bildu eta transmititzeko. Sareko korronte eramailea erabiliko da (SKE) horren egiteko, erran nahi baita seinale elektriko bat usaiako korronteari gehituko zaiona.

Informazio horiek konzentragailu baterat joanen dira, eta honek irrati uhin gisan igorriko ditu Enedis-edf-en informazio biltegi zentro baterat. 700 000 konzentragailu instalatuko dira Frantzian.

Erradiazio elektromagnetikoei buruzko ikerketa zentro independentearen arabera, agertzen da linky-k sortu erradiazio elektromagnetikoak indarrean den arautegiak baimendutakoak direla eta ondorioz ez dela osasun arriskurik.

Galdera bat dator orduan: arautegiak baimentzen badu ez ote da osasun arriskurik? Erabiliak diren normak ez dira trabagarriak, eta interes aurkakotasunen erdian ziren jendeek idatzi zituzten. ICNIRP-ko espertek (Osasunaren Munduko Erakundeak mandatatu erakunde pribatu bat) dituzte ebaluatu pasatu behar ez ziren mugak. Buruan atxik ICNIRP-ko ordezkari frantsesa Bouygues telecom-eko batzorde zientifikoko kide dela! Norma hauek bakarrik bat-bateko eraginak kontutan hartzen dituzte, efektu “termikoa” adibidez. Horrela, linky kontagailuak ezin ditu emititu metroka 87 volt baino gehiagoko uhinak... Babestuak gira erretzeko arriskuez eta ez gira “kixkailduko” linky-aren aitzinean. Baina zertan dira arrisku biologikoak?  https://bioelectro.wordpress.com/normes/

 

Industrialek norma hauek erabiltzen dituzte komunikazio tresna gisa. Horrela du Enedis-erdf-ek esplikatzen “ikerketa guziek erakusten dutela anitzez osasun norma guzien pean girela” eta haien langileei beren bezeroei erranarazten diete uhin emititzeak 150/2000 aldiz finkatu mugez apalagoak direla. Argiki mintzatuz, justu ez girela erretzen erran nahi du horrek! 

Erabili normak inposatzen duen muga 100 mikro Tesla-tan da (eremu magnetikoaren neurria), baina aditu frangok dio muga horretaz anitzez beherago behar dela egon jendeen sekuritatea segurtatzeko. Funtsean, tensio gorako harien eremuetan estadoak aholkatzen du ez eraikitzeko baimenik ematea mikro Tesla batetik goiti doalarik indukzio eremua (normaren mugatik 100 aldiz apalago!)... eta haurzaindegi edo eskola baten kasuan aholkua 0,4 mikrotarat jausten da. Zergatik, muga horretatik gain epidemiologistak ados dira errateko esposaketa luze batek leuzemiak sortzen ahal dituela.

Zuhurtasun printzipioak ez ote du behartzen ikerketa independe gehiago egitea Linky instalatu aitzin etxe bakotx? Gaur arte ez da holakorik egin, alta Linky-k bortxaz altxatuko ditu eremu elektromagnetikoak, eta ezingo ditugu saihestu (salbu instalazioa errefusatzen badugu). 

Galderak: 

Linky-rekin, Sareko Korronte Elektrikoa etxeko hari elektriko guzietatik pasatuko da, eta horren erradiazioa saihesteko hari azkartuak erabili beharko dira, babesteko beraz instalazio elektriko guzia berriz egin beharko litzateke, eta zer preziotan? 

Argindarra erabiltzen duten ekipamendu guziak ez ote dira antenak bilakatuko eta oraindik erradiazio gehiago sortuko imobleetan?

Gauza sobera ez dira oraino argi Linky-aren osasun txostenean. 35 milioi Linky kontagailuen Erradiazio elektromagnetikoek osasun kalterik sortuko ote dute, epe labur zein luzean, osasun autoritateek ezin diote galdera horri erantzun, eta grabe da hau, estatua eta EDF (Enedis %100 EDF-en adar bat baita bakarrik) jostatzen ahal ote dira gure osasunarekin?

Beste lanjer bat, radiofrekuentziak, erran nahi baita telefono uhinen mota berekoak, hauen arriskua argiki agerian emana izan delarik. Linky-ak ez dut holakorik baina SKE-z igortzen ditu bere informazioak instalatuko diren 700 000 konzentragailuetariko baterat, hauek argindar banaketa postuetan instalatuko direlarik, “karrika kantoin guzietan” hots. Konzentragailu horiek datu zentro batekin komunikatuko dute, telefonoko mugikor bat bezala. Azpimarra dezagun hemen Enedis-ek hau ez duela sekulan aipatzen. 

Egia garratza bada ere hau da: Enedis-ek bost axola du zuhurtasun printzipioaz, ez du aditu nahi bere ekipamenduak beharbada lanjerosak direla, bere planak ez dituelako aldatu nahi.

Erradiazio elektromagnetikoei buruzko ikerketa eta informazio independente zentroak bi metroko distantzian aholkatzen du kontagailu eta bizilekuen artean... Kasik ezinezkoa imoble kolektiboetan... zentro berak aholkatzen ere du bost metroko distantzia bizileku eta kontzentragailuen artean... ezinezkoa ere banaketa postuetan ezarriko diren heinean. 

Ondorioz, jadanik jasaten ditugun baino oraindik uhin gehiago jasoko ditugu, eta ez da bukatzekotan, Enidis-ek gomitatzen gaitu afitxagailu deportatu bat ere instalatzerat, edozein momentutan gure kontsumo maila zaintzeko, gure etxe osoa irrati uhinez betez orduan, kontagailu eta afitxagailuak elkarrekin GSM uhinekin komunikatzen dutelako.

 

Iturria: Nicolas Bérard – sexy, linky ? – le passager clandestin argitaletxeak.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic