Linky kontagailuak eta energia ekonomiak.

2017-10-26

Enedis eta Estatuaren arabera, linky kontagailuek ez ligukete deus kostatuko eta ekonomiak eginaraz liezazkigukete...

 

Baina nola kontatzeko egina den kontagailu batek dirua aurreztaraziko digu? Argiak pizturik uzten baditut edo espres egin gabe eta behar gabe gailu bat brantxaturik uzten badut, kontagailuak “dei” eginen ote dit?

 

Linky programaren Bernard Lassus jaun zuzendariak esplikatzen digu kontagailua gauzak errexteko egina dela eta kontsumitzaileen egitateen arabera gertatuko dela. Aipatzen ere du Lyoneko esperientzia bat, zeinetan kobaiek argindarraren %25a aurreztu duten omen. Esperientzia horrek galdetzen zuen internet gune berezi batzuetara konektatzea, ordu erdi guziz begiratzeko zertan den kontsumoa, eta ondorioz kontsumo horren kausen interpretatzea. Gaur egun, energia ekonomiak egin nahi dituenak arras ontsa badaki nolako jestuak egin behar dituen, zein tresna erabili behar duen, ez da holako muntaketa korapilatsurik behar. Ez du Linky-k argirik itzaliko, jauntzi doi bat beroagoa hartuko plakarrean edo energia guti jaten duen gailu bat erosiko!

 

Linky kontagailua erabiltzen zuten kontsumitzaileen etxeetako esperientziek erakutsi dute soilik %6-ak aldatu zuela bere kontsumitzeko moldea (energia erregulatze komisioaren arabera), eta oino, Linky pausatzerakoan emanak izan zitzaizkien “ekojestuen” azalpenei esker... Sei hilabete berantago denek beren usaiako kontsumo moldea berriz hartua zuten.

 

Ez orduan konda Linky-ekonomietan. Baina, Enidis harro da aldarrikatzea tresna eta bere instalatzea osoki urririk direla. Hau ez da arras egia, edo ez aipatuzko gezur bat dirudi. Ekipamendua pagatuko duzue elektrika prezioak %3-z igoak baitira 2017ko agorriletik goiti, eta honek hilabetero zure elektrika faktura gizentzen du (prezio honek enedis-en irabazien %90a egiten du, erran nahi baita 14 miliar euro inguru).

 

Azkenean, Enedis-ek ditu ekonomiak eginen: argindarra fiteago moztu, urrundik egin prestazio andana bat teknika bat igortzeko ordez, enpresaren errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin (eta bai, behar zaizkio diru parteak eman EDF amari). 

 

Gainerat, Enedis-ek eraikinetako bizileei buruzko informazio eta datu indibidual andana bat bilduko du linky-ri esker. Onartzen baduzu zure informazio pertsonalak energia banatzaileei ematea, zure familiako egoera ezagutuko dute, zure ordutegia, zure presentzia edo ez, zure usaiak eta molde biziki zehatzean gainerat, Bernard Lassus Jaunaren gezur ttipika kontrakoa erraten badu ere.

 

Honek RMC irratian 2016-ko apirilan erraten zuen “linky korronte elektrikoak neurtzen dituen kontagailu bat da, ez du desberdintzen ikuzgailutik heldu den elektroia telebista, lisa-burdin edo beste tresnetatik heldu denaz”. I télé-n, 8 hilabete berantago, hau zion: “hor ikusten duzuen kurbari esker agertzen da instalazio batzuen pizte eta itzaltzea, adibidez, hemen dugu pizturik den ikuzmakina bat, eta labe bat ere piztua da orain” (ikus: http://refus.linky.gazpar.free.fr/lassus-ment-bourdin.htm).

 

Ondorioz, perfiletan sailkatze horren bidez, operatzaileek eskaintza “egokituak” proposatzen ahalko dituzte, oraindik gehiago konplikatuz prezio eskaintza desberdin eta jada hain nahasiak non bakarrik proposatzen dituztenek dakiten zertaz ari diren. Linky-rekin prezioak aldatzen ahalko dira egunean zehar, eta ezinezkoa izanen da bakotxak gure karkulak egitea, larrutuak izaten ahalko gira zehaztasun handi batekin.

 

Buka dezagun galdera nardagarri batekin: zirkuito horrek jada instalatuak diren gailuentzat frekuentzia beharbada ez egokiak izanen ditu, elkargaiztasun elektromagnetiko arazoengatik! Enedis isilik egoten da gaia horri buruz.

 

QUE CHOISIR-ek, urri honetan argitaratu bere inkestan (n°562), 2000 jende galdezkatuz interneten bidez, abisatzen gaitu:

  • %26-ak gaizki ibiltze bat bederen jasaiten du

  • %12-ari bere kofre elektrikoko atea ez zaio gehiago hesten

  • %11-aren kontagailua maizago jauzten da. Ehuneko hori %33-koa da 3kVA-ri abonatuentzat

  • %9-aren lanpara, domotika, telebista edo etxeko gailu bat ez da ontsa ibiltzen gehiago.

  • %8-ak internet kutxa arazoak ditu

  • %6-aren ur-berogailu elektronikoa ez da gehiago ontsa ibiltzen

  • %6-aren gailu bat alde bat hautsi da

  • %5-ak piezak aldatu behar izan ditu bederen ekipamendu elektroniko batean.

 

Are, ederra dela bizia Linky-rekin, oraindik ederrago Linky gabe

 

Iturria: Nicolas Bérard – sexy, linky ? – le passager clandestin argitaletxea.

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic