LE MONDE DES PROMOTEURS IMMOBILIERS EN EMOI ! ( EUSKARAZ )

2016-8-04

Etxegintza proiektu handien izenean laborantzako lurren desagerpena ez da Itsasuren abantailan. Inguruko herriak ere gaitz beraren aitzinean aurkitzen dira. Adibidez Kanbon, Marienia gaineko zelaiak dira promotoreak erakartzen dituztenak eta Herriko Etxea pentsatzen ari da bidearen bi eskualdetako lurrak eraikigarriak bilakatzea. Ihardokitze biziak eragin ditu proiektu horrek, besteak beste Kanboko hautetsier gutun luze bat igorri dien « tokiko biziaren aktore den Kanboar bat »-ena (Itsasuko Herria Bai-ren webgunean irakur dezakezue osoki).  

Testu engaiatu hau Itsasuko Ordokia lotizamenduaren kontra idatzia izaten ahal zen hitzez hitz urte batzuk lehenago. Testuak SCOT eta PADD hartzen ditu oinarri, salatzeko « hirigintzako kriterio bakar bati erantzuten ez dion proiektua dela, jabeen behar espekulatzaileei soilik erantzuten diena ». Hirigintzan espezialista den idazle honek « lur zerga bat nagusitzeren alde » militatzen du, « espekulazioaz babestu eta hirigintza oportunista baztertzeko », 5 urtez 10 urteko aurreikuspenak gainditu dituen Kanbo herrian. Erainkuntzako profesionala izanik, « antolaturiko eraiki gabeko gune ttipiak eta eraikuntzen berritzeak » proposatzen ditu, « hirigune metaketa eragina eta gaizki mugaturiko hiri-eremuak » saihesteko. 

Horrez gain, « proiektuaren bizigarritasunak kolektibitateari ekarriko dion egiazko kostuaz » kezkatzen da « (hondakin biltze, bide obrak, etorkizuneko biribilguneak, garbiketa sareak eta ur bideen erainkuntzak) ». 

Altermundialista batek bezala, « etorkizuneko belaundaldiei ze irudi eman nahi diegun »  galdetzen dio bere buruari. « Arbasoek transmititu diguten kultura eta paisaia atxikitzearen » borondateaz elikaturik, « hedapenak eta espekulazioak harrapaturiko jendartea » salatzen du. Bere lurrei laborantzako bokazioa atxikitzeko, ekologista honek « elikaduraren inguruko eskandalo eta eskandalo fitosanitarioen zalutzea » mahaigaineratzen ditu, baita «tokiko kontsumorako tokiko ekoizpenaren garapena eta biologikorako joera »… « gaur egungo laborantza babestu eta biharkoa bultzatzeko gisan ».

Itsasuko Herria Bai-ek txalotu baizik ez dezake egin herritar iniziatiba eta buruargitasuna erakutsi duen ikusmen handiko arkitektu hau. Denaren gainetik « gure haurrendako Kanbo bat eta biharko Euskal Herri bat !» baitu gogoan. Erregreta genezaken bakarra da, molde berriko zadista honen kontzientzia hartze berantiarra, gaur Kanboko anti-espekulazio militantea dena, eta atzo Itsasuko Ordokiako lotizamenduko etxegintza promotorea.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic