Kasu, maila izigarri apala !

2016-2-20

Joanden ostegunean (01/28an) iragan zen aerodromoaren gaiaren inguruko bilkura. Hastapenetik sendi zen tentsio giroa. Kontseilarien erdia aerodromoko aktibitatearen ttipitzearen alde zen. Beste erdiak, aldiz, aktibitatea mantendu ala emendatu behar zela zion. Bigarren talde hortan kokatzen ziren auzapeza eta axuantak. Gure ustez, oinarrizko galdea hau da: aerodromoa mantendu behar dea? Hau izan zen Herria Bai hautetsiek ekarri zuten galdea. Hautetsien gehiengoak ikusten zuen aerodromoaren abantailak, trabak ez bezala, neurtzeko zailak zirela. Bainan ikusten zuten ere eremu eder hortan, herritarren xerbitxurako proiektu landu baten pentsatzea interesgarria litaikela. Hala ere, dirudienez, goizegi zen haiendako, bozkaren emaitzak erakutsi zuen bezala (14etatik 5 aerodromoa hestearen alde). Dena den, proiektu alternatibo baten lantzearen ideia entzuna izan da. Auzapezak haatik ez zuen kanbiamenik nahi, Itsasu aerodromoari esker zela ezaguna argudiatuz. Sendi zuen bere aldeko kontseilari guziek ez zutela segitzen eta horrek zainen gainean emanik, mespretxuz eta larderiaz jokatzeraino joan zen.

Bilkuraren bigarren zatian aztertutak izan ziren « vol à voile » eta aeromodelismo elkarteen bai eta Armadaren aerodromoaren erabilpen protokoloak. Eztabaida bizia izan zen. Armadaren ekintzen emendaketa bozkatzeko momentuan, nahiz eta hor ziren14 hautetsietarik 4ek baizik haren alde egin, auzapezak bozka bere alde joan balitz bezala egiaztatu zuen. Jendea oldartzen zela ikusirik, arrabozkarazi zuen, bainan oraindik ere minorian zela oharturik, eskua altxatu etzuen bere axuentetarik bat hala egiterat behartu zuen. Hori eginik, oraindik ere minorian ziren aldekoak, 7ren kontra 6. Kexaturik, nahiz eta bozkaketa bukatua zen, abstenitu zen kontseilari bat alde bozkatzerat behartu zuen. 7 alde ta 7 kontra ziren orduan bainan auzapezak, bere bozak besteen doblea balio zuela erranik, bozkaketaren emaitza bere alderat zoala jakinarazi zuen. Maila zinez apala berriz ere!

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic