Urtsumuko aerodroma, nagusia kexatzen delarik, soldado ttikiak obeditzen du !

2016-2-03

 

Urtarrilaren 28an herriko hautetsien bilkura, aipagaietan areodromaren txosten minkorra, eta honek ingurumenean dituen kalteena.

 

Lehen galdera : atxiki behar dea aerodroma hori ? Hautetsien gehiengoak hala nahi du, eta 4-k nahiago lukete utzi (hauetan Itsasu herria bai-eko bi hautetsiak). Ez du balio oroitaraztea estatuarekin izenpetu konbenioan aerodroma uztea ahala baddela.

 

Ondotik aipatzen da 1. RPIMA-k nola erabiliko dituen tokiak. Iduriz 2014-ean erregimendu horrek (« operazio berezientzat » hautatua den erregimendua) beren aeronefak 170 aldiz itzularazi ditu Urtsumun (340 airatze eta pausatze), erran nahi baita 12 edo 14 egunez erabili dutela aerodroma. Gure nagusi ezin prezatuzkoaak, tropa aireportatuen langile-bidaiariarena eginez, proposatzen du RPIMA-ren erabilpen egun horien doblatzea, burdin-xori horien itzuliek egin arrabotsak ekarri trabak mugatzeko segurazki.

 

Gure nagusi jaunak umore eta probokazioa daramatza, ea herritar xumeek hau nola hartzen duten.

 

Lehen bozkatze bat izaten da eta gure buruzagiak erabakitzen du gehiengozkoa dela, nahiz eta guttiengo batek bozkatu duen bere proposamena. Hautetsi batek hau ohartarazten diolarik, inperator jaunak onartzen du bigarren bozkatze bat antolatzea, honen emaitzak : 6 alde, abstentzio bat eta 7 kontra. Ondorioz, proposamena ez liteke atxikia izan behar... bai zera ! Gure nagusi demokrata jukutrien errege dugu, bere zerrendako hautetsi batek abstentzioa egiteko kopeta ukan du, orduan Jaunttok hori egitea debekatzen dio, eta alde edo kontra bozkatzea manatzen dio. Bere buruzagiaren gaztiguaren beldurrez (eta egia laurdenkatua edo lepoa moztua izatea ez dela goxo!), gure hautetsiak gorrituz murmurikatzen du proposamenaren alde. Ah ze ekipa batu eta konpetentea den ! Irudi hau saldu dauku hasteko gure buruak baskoien herriko astekarian !

 

Bozen emaitza 7 alde eta 7 kontrakoa bilakatzen da orduan, eta gure kalifa ongi egileak erabakitzen du berdintasun kasuan aldeko bozen nagusitasuna gertatzen dela, proposamena onartua da beraz... ze demokrazia adibide ederra dugun hau Itsasuko printzerrian !

 

Batzuk gohaindigarria dela erranen dute, kortesak egonez... bainan harritu behar duguia, gure enperadorearen erreinu berria hasi denetik bi urte berantago, azkenean den bezala agertzen zaigula : pertsonaia ttiki bat. Bainan pertsona ttiki bat ez ote da bilkatzen ari ?

 

Gure herriko lurraldeak ez du 1. RPIMA-ren uniformeen joko-leku bilakatzerik, aseak gira haien ikusteaz, hegazkinetatik salto egiten, heliportatuak izaten, mendietarako bideetan han eta hemen beren Afrikako herri zenbaitetako ondoko abentura odoltsuentzat trebatzen ari.

 

Gure lagunetariko batek hau erraten zuen 2015-eko abendoan atera liburu batean, euskal populuaren soberaniari buruz, eta hitz hauekin bukatuko dugu :

 

« Soberaniari buruz joatea, bakearen eraikuntza bat hastea da. Eraikuntza hori euskal lurraldearen demilitarizazio osotik pasatuko litzateke. Eskaera hau egunero etortzen zait gogora, nere etxetik entzuten ditudalarik 1. RPIMA-ko militarren arma automatikoen erauntsiak, trebatzen ari direlarik. Erregimendu hau mundu guziko eskola militarrek aipatzen dute, profesionalismo eta eraginkortasun adibide bezala, munduan zehar anitz populu eta erresistentzia mugimenduk haien eraso kriminalak jasaiten dituzten ber. »

 

 

 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic