2015.10.11 BAZKARIA-KANTALDIA : LURRA eta Etxebizitza

2015-10-14

Atsalde on deneri eta milesker haundi bat kantaldi huntarat hurbildu zaizten guzieri ! 

 

Lehenik musikariak eskertu nahi genituzke, beren presentziaz, haien sustengua erakusten baidigute igande hunen alaitzera etorriz .  

 

Txalotu nahi genuke Itsasu Herria Bai taldeak Balaki trinketari buruz eraman duen borroka. Estimatutako prezioaren doblea galdegiten zuen jabeak, eta auzapeza, horren onartzeko prest zen.  

 

Espekulazio hutsa da! Eta adibide hunek, beste hainbatekin batera, argi erakusten dauku, horrelako praktikak normalizatu direla. Lur baten edo etxe baten prezioa beti gehiago iganaraztea, aspaldi huntan merkantzi produktu hutsak bilakatuak direla adierazten du. Lotsagarria da. 

 

Eta holako salmenta bat gertatzen delarik, minbiziaren gisara, prezioen igotzea, inguruko lurretara, etxeetara eta herrietara hedatzen da. Gaur egun, ondorioak jasaezinak dira: hemengo lansarieri begira kostaldeko eta erdialdeko herri gehienak ezin eskuragarriak dira!     

 

Arazo horri erantzuteko estakurua hartuz, promotoreek (herriko etxeen baimenarekin) animaleko auzo berri batzu eraikitzen dituzte han hemenka, "eskuragarri" dioten prezioetan: 2 000€/m²! 

 

Eta gure herrixketan, leihoak hetsirik egoiten diren 46 000 etxe hutsak erabili ordez, nahiago dituzte laborantzako lurrak jan! 

 

Jakinez lurra baliabide mugatua dela, eraikuntza berria sortzea ez da aterabide iraunkorra. 

 

Eta ez giten trompa, gutariko bakotxa, sistema horren barne gira, eta ardura haundia dugu. Azken urteetan entzuten den bezala "c'est les basques qui vendent". Eta egia da. Orduan, iraultza hori gure etxe barnetan ereman behar dugu guhaurek, gure hautuek baitute gure haurren geroa baldintzatuko. 

 

Amalurra ez baita merkantzia bat, Euskal Herria ez da salgai ! 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic