Balaki, zertan gira ?

2015-6-28

Ekainaren 13an, auzapezak gure hautetsiei, Filipe eta Bernadette-i, jakinarazten zien, haiek egin errekurtsoaren ondorioz Balaki erosteari buruzko erabakia berehalako auzi prozedura baten bidez pasatuko zela, Paueko auzitegi administratiboan, Prefetak galdeginik. Bainan hori azalpenik eman gabe. Gardentasun osoa egin izan dadin gai horri buruz Roger Gamoy-i eskatzen diogu suprefeturarekin izan den dokumentu trukatze guziak plazara ditzan, itsasuarrek, dagokien informazioa ukan dezaten.

Batzuek, promotore batek Balaki erosiko zuela lau haizetara zabaltzen dute, zergatik ? Haiek duteia erraten ere Itsasu Herria bai-eko hautetsiak eroste horren kontra direla ? Haiek duteia “La Nive” erietxearen berriz hartzearen  porrota eragin horko langileak bortizki jokatu dutela zabalduz ? Ez dena batere egia, bistan dena…

Itsasu Herria taldeak eta hautetsiak ez dira proiektu kolektibo eta herrikoaren kontra baitakite pilotak ze leku duen herrian baita gure herriko kulturan ere. Bainan proiektua gogoetatu izan dadin fermuki galdegiten dute, zehazki xifratua bainan hori ez da tarapatakan egiten ahal, egia gordetuz. Hori da gure hautetsiek kontseiluan adierazi zutena baita prentsaurrekoan eta hedabideetan azaldua izan dena.

Berehalako auzi prozedura hori ez da garaipena bainan etapa bat, besterik ez. Gure hautetsi, gure elkarte eta itsasuar batzuek zazpi errekurtso egin dituzte gehiengoaren desmartxak gardetasuna eta egokitasuna eskas zituelako.

Heldu diren aste edo hilabetetan kontseiluak beste erabaki bat har lezake Balaki erosteari buruz. Gai horri buruz, Itsasuarren arteko eztabaida publikoa izan dadin beharrezkoa da. Kontsulta publiko bat bozkaren bidez egin daitekeela iduritzen zaigu, herritar guzien iritzia bilduko luke bederen.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic