Gure hautetsi mamuak

2015-6-01

Astero iragaiten da hautetsi guziendako antolatua den auzapezak eramandako informazio bilkura bat.

 

Zonbait hautetsiren jarrera adierazi beharra dugu itsasuar guzieri.

 

Hala nola, bilkura horietarik batean, oposizioko hiru hautetsi (Itsasu Herria bai-tik bi eta Itsasurentzat zerrendatik bat) baizik ez ziren etorri, auzapeza eta axuentetaz gain.

 

2015eko maiatzeko informazio bilkuran, berriz ere egoera berdintsua gertatu da. Auzapeza ta axuentetaz gain, gehiengoko zerrendatik hautetsi bakarra eta Itsasu Herria baitik bi kontseilari ziren jin, bi hautetsiek beren ezin etorria adierazia zutelarik (gehiengoko zerrendatik batek eta Itsasurentzat zerrendatik besteak). Ondorioz, 8 hautetsi ziren eskas.

 

Kontseilarien erdiak bere mandatuarekiko hain interes gutti izaitea normala ote da ?

 

Zonbait hautetsiren engaiamenduari buruzko dudak heldu zaizkigu azken bozetatik harat izan dute jarrerari begira eman orduko. Zendako aurkeztu dute beren burua hauteskundeetan ? Zendako hartu dute hautatuak izaiteko arriskua, ondotik karga horri ihesi egiteko baldin bada ? Parean duten errealitatea hitzemana izan zitzaienarengandik hain ezberdina dea ? Demokraziaren burutzeak ez ote du berezkoa zonbait indar egin beharra ?

 

Badirudi herritarren gehiengoak zonbait hautetsi mamu hautatu dituela. Herriak haien beharrik duia ? Nork engainatu ditu ta nor engainatzen dute?

 

Hautesleen errespetuz, zerbait egin behar da. Auzapezaren esku da haien berrinplikatzea ala funtzioa uztera pusatzea. Gaurko egoerak ezin du iraun. Oroz gainetik, jakinez auzapezak, bere bozetako iragarkietan, berekin abiatzen ziren jatorri ta sensibilitate ezberdineko emazte ta gizonen herriaren xerbitxuko esperientzia ta kemenezko engaiamendua hitzemaiten zuela.

 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic