Bake Bidea

2015-6-01

Bake Bidea ez da guziek nahiko genukeen bidea egiten ari…

2015eko apirileko biltzarrean udal-hautetsien gehiengoak Bake Bidea-ri diru-laguntza ematea baztertu zuen.

Erabaki horrek harritzen eta tristetzen gaitu, Bake Bidea Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko mugimendu zibil bat izanik; mugimendu honek jendarte guziaren baitan gogoeta eta eztabaida sustatu nahi baitu.

Sinbolikoa izanen zatekeen gure udala engaiatu izan balitz keinu ausart bat emanez, baina ez da hala gertatu. Ez gara sinestera menturatuko diru-laguntza ukatze honek abiatutako bake-prozesuaren aurkako jarrera erran nahi duenik.

Bake Bideako eramaileek beren engaiamenduaren zuzentasuna erakusteko beharbada, gereziaren konfrediakoek 1081€ko laguntza ukan dutela ikusiz, kapa luzeak beztitu, kapelu miresgarriak eman eta bakearen izenean erreberentziak egin behar zituzten, ez?

Esker ditzagun hala ere J-P.ITURBURUA, J.M.GONI eta B.JOUIN gehiengo taldeko hautetsiak, Itsasurentzat-eko eta Itsasu Herria Bai-eko hautetsiekin batera BAKE BIDEA-rentzat diru-laguntzaren alde bozkatu baitzuten.

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic