Eguberriko oparia : zentsuratu textoa auzapezaz.

2014-12-23

OPOSIZIOKO HAUTETSIAK : EDER EGITEKO ?

 

 

            Ordokia, Beltxa, Balaki trinketa, hiru proiektu hauetan gure iritzia eman genuen argiki, bainan ez da kontutan hartua izan, entzun ere egin gaituztela ezin segurta!

 

            Beltxari doakionez, 2014-eko urriaren 2-an galdetu diogu Auzapezari bere erosteko lehentasun eskubidea baliatzea, badu bederen bi urte azpimarratu ditugula proiektuak daramatzan makurkeria guziak, eta promotoreak publikoki erakusten dituen informazio-gezur guziak salatzen ditugula... bainan erreakziorik ez batere, egiterat uzten da. Lazakeri horrek ez ote du gutienez frogatzen maioritatearen bikoizkeria? Afera hori segitu dukezue herriko webgunean (www.itsasuherriabai).

 

            Balaki trinketarentzat, badu aste zenbait orain zurrumurruak dabiltzala herrian, Auzapezak salatu duen arte, nahitarat edo ez, negoziaketak jadanik hasiak zituela Neys Jaunarekin, hautetsiei hitzik erran gabe. 2014-eko azaroaren 14-ean idatzi diogu orduan gutun bat, erranez “inportantzia gorenekoa ikusten genuela bilkura publiko baten antolatzea, proiektua itsasuarrei aipatzeko, zenbat gostako z(itzai)en esplikatzeko, eta sustut beren iritziak biltzeko”, “beharrezkoa zela beraz, edozein delibero hartu aintzin, debisa batzu eginak izan zitezen, azkenean erosketaren prezioa zinez zenbatekoa izanen zen ikusteko”. Itsasurentzat zerrendako hautetsiek ere beren harridurak erakutsi zituzten.

            Azken kontseiluan beraz, pentsatzen genuen horri buruzko informazio guzia ukaitea, proiektuaren nundik norakoa finkatzeko. Ez gira gutti harritu, auzapezak ez zuen gure eta Itsasurentzat zerrendakoen galderei erantzun bihi bat ekarri, bainan gainerat, gure begien aintzinean izan da “hordago” edo hobeki erran “kanta” handi bat deitzen ahal duguna, trinketaren erostea deliberatau baita, 400 000 eurotan (!!!), jakinez noski, Auzapezak berak aitortu duen bezala, bakarrik 233 000 eurotan estimatua zela (“Domaine de France” estimazioa). Konklusio gisa “ikusiko dugu gero zer eginen dugun hortaz” izan delarik...

 

            Argi ta garbi ikusten dugu beraz orain, edozein ikusmolde, iritzi edo argumentu izan ditezela gureak, ez gira batere entzunak, eta azkenean herriko etxe aintzineko loreak bezala bilakatuak gira: eder egiten du, ongi da hor izatea, bainan ez dute deus gutitarako balio. Komisioetan lan egiteko momentuan, orenak eta orenak bilkuretan pasatzeko momentuan, hautetsi lanetan parte hartzerakoan, ezagutuak eta preziatuak gira, bainan pentsatzen duguna erraiterat ausartzen girelarik, dudak baditugularik, galderak pausatzen ditugularik, hor ez bagine bezala egiten dute (kasu hoberenean).

 

            Herri aldizkari hunen bidez nahi genituzke itsasuarrak lekukotzat hartu, ondoko galdera hauek pausatuz:

  • Zergaitik holako urgentzian eta holako estatu txarrean erosi behar ote zen trinketa?

  • Hain kario?

  • Begi-bistako arrazoin edo behar objektiborik gabe (eta egia da, Auzapeza eta bere zerrendak arras beste zerbait aipatua zuten hauteskundeak aintzin: lankidetza bat martxan eman nahi zuten trinketeko jabearekin)?

  • Aintzin ikerketarik egin gabe, berritze lanak, normetan ezartzeak eta geroko kudeaketak zenbat balioko duen ikusteko?

  • Proiektuaren eduki eta arrazoinen berri batere eman gabe?

  • Itsasuarrei aipatu gabe, animaleko fresak sortuko dituen deliberazio batentzat?

  • Afera huntan (Beltxa aferan bezala), Auzapezak ez ote ditu gehiago interes pertsonala batzu defendiatzen, itsasuarren interes publikoaren kaltetan?

 

            Gure iduriko, gauzak nola gertatu diren ikusirik, erabaki hori ez da batere erresponsablea, baizik eta osoki antidemokratikoa, eta gu indargabetuak senditzen gira, bai hautetsi eta bai zerga ordaintzaile bezala.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic