Abenduaren 13an, Itsasuko oposizioko lau kontseilarik prentsaurreko bat antolatu dute, Balaki trinketeko aferaz

2014-12-20

Abenduaren 13an, Itsasuko oposizioko lau kontseilarik prentsaurreko bat antolatu dute, Balaki trinketeko aferaz. Berrogei bat itsasuar jin dira Itsasu Herria Bai eta Itsasurentzat hautetsien sustengatzerat.

 

Auzapezak eta bere kontseiluko gehiengoak azaroaren 20an ebatzi dute Balaki trinketa Philippe Neys, gaurko jabeari erostea 400.000 euroren truk, proiekturik gabe, aipatu gabe eta finantzamendu berezirik gabe. Prezio finkatzeko zerbitzuek, hunen prezioa 233.000 eurotan emana zutela oroitarazi dute hautetsiek.

 

Berez erosketa horren kontra ez zirela adierazi dute hor ziren hautetsiek. Bainan, erabaki horrek sortzen galdera eta inkoherentziak azpimarratu dituzte:

  • Erosketa hutsetik harat lihoakeen proiektu zehatz, landu eta egoki baten eskasa,

  • Jabearen gogoa betetzeko nahikunde argia, ontasun hunen berezko balioa kasik bikoizten duen prezio bat ordainduz,

  • Bastiza andeatua da, amianta badu eta berritua eta normeri egokitua izan behar da. Zertako ote ez dira gastu horiek konduan hartuak, zenbakituak eta kontseiluari aurkeztuak izan?

  • Zer izanen da azkenean eragiketa hunen prezioa itsasuarrendako?

  • Zertako ez da eman itsasuarreri hunen berri?

 

Itsasu Herria Bai hautetsiek, beren errekurtso gaitasunaren erabiltzea erabaki dute, erabaki horren ezeztarazteko. Pena Itsasurentzatekoek ez dutela bide bera hartu.

 

Itsasuarrek gogoan dutenez, “Jeunesse et Sports” diru-laguntzak emanak izan ziren trinket horren eraikitzeko garaian. Herritar batek auzapezari berrikitan erran dion gisan, trinket hori jabeak “eman behar lizueke, ez saldu”…

 

Afera hunek zonbeit hautetsien diru publikoarekiko harremanaren berri emaiten digu. Afera hunen inguruko hausnarketa eta mobilizazioa bizirik mantentzerat deitzen dute Itsasu Herria Bai hautetsiek. Herriko Etxeak herri kontsulta baten antolatzea errefusatzen badu, hautetsi horiek berek antolatzea aurreikusi dute, beren taldearen laguntzarekin.

 

Berri gehiago hemen:  www.itsasuherriabai.com

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic