TAFTA

2014-11-18

2013ko ekainean Europar Batasuneko kontseiluak Ipar Amerikako Estatu Batuekin munduko merkaturik haundiena osatzeko hitzarmen transatlantiko bat negoziatzeko agindu zion europar batzordeari.

 

Merkatu honen helburua Estatu Batuak eta Europar Batasunaren arteko harreman komertzialak oraino gehiago liberalizatzea da, multinazionalen mesedetan.

 

Bistan dena herriei inolako kontsultarik ez, eta negoziazio nagusienak talde pribatu haundiekin egiten dira, automozio, agro-elikadura, banku, kimika, farmazia industria lobiekin...

 

Egitasmoaren zati baten jomuga aduanako azken eskubideak desegitea da, bereziki elikadura ekoizpenarekin zerikusia dutenak, lehen ondorioa laborariak desagertzea eta lantegi-etxaldeak bultzatzea izanen delarik.

 

Tafta delakoaren helburua tarifarik gabeko hesiak desegitea da, erran nahi baita, arautegi teknikoak, osasunari buruzkoak, lanerako eskubidea, ingurumenaren gerizatzea, babestutako leku izendapenak, datu pertsonalen babesa...

 

Taftaren helburua zerbitzu anitzen liberalizazioa eta desarautzea da, hala nola giza laguntzena, osasunarena, finantzena...

 

Azkenik Taftak arbritaia-auzitegi pribatuen antolaketa aitzinikusten du estatuak eta bere osagaiak zigortzeko: erregioak, departamentuak, herriak... Jadanik indarrean dira gisa horretako jarduerak, Véoliari (kolektibitateentzat ura, hondakinak eta energia kudeatuz aberasten den konpainia) Egiptoko guttieneko lansaria 41€tik 72€ra igo delako plenta pausatzea ahalbidetu diona kasu! Bihar OGMak ekoizteari uko egiten diotenak zigortuko dira, saltzeari edo, zergatik ez, erosteari uko egiten diotenak!

 

Horrela gure herria ere zuzenean hunkitua izanen da multinazionalen mesederako demokrazia pribatizatuko duen hitzarmen ustel hau gauzatzen bada.

 

Kolektibitate anitzek adierazi dute jadanik TAFTAtik kanpo egoteko borondatea edo bere edukiari buruzko kezka agertu dute: Bretainia, Normandia Behera, Loire Herria, Poitou-Charentes, Limousin, Nord-Pas de Calais, Picardie, Ile de France, Champagne Ardennes, Lorraine, Franche Comté, PACA erregioak , Seine Saint Denis, Tarn eta Hérault-eko departamentuak eta herri eta herri-elkargo anitz (Billere, Habas, Tarnos…).

 

Noizko Itsasuko herriko-etxearen erabaki bat ?

 

 

 

 

Euskal herria taftaz kanpo ezar dezagun !

 

Ez dezagun utz finantza mundua gure bizian erabakitzen.

 

 

 

 

 

 

 

 

https://www.collectifstoptafta.org/citoyen-nes/?debut_signatures=38955#pagination_signatures

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic