Eta gainera, gutaz trufatzen dira ! Probokatzen gaituzte orduan erantzun diezaiegun

Ohartu zirezten bezala, Ordokia Beltxan obrak hasi dira, trontza zerra eta pala mekanikoen arrabots goxoez auzotegia alaituz.

Promotoreak eta Dominique Larramendy-k badute kopeta eta gainera hipokrisiaz jokatzen dute !!

Notarioak pausatu duen D.I.A ez da oraindik herriko kontseiluan aztertua izan (erantzuteko epea urri hondarrean finkatua da) bainan bost axola zaie, obrak hasi dituzte eta hori zergaitik ? Sinpleki, hautetsiei presioa egin nahi dietelako ez dezatela onar lur erremu hortan Herriko Etxeak lehentasunez erosteko eskubidea balia dezan, bidearen beste eskualdean jadanik egin zuten bezala.

Batzuek badakite hori erranen dutela : “ez dugu deus egiten ahalko, obrak hasi baitituzte, eta lehentasunezko erosketa egiten badugu damu ordainak eskatuko dizkigute “. Eragiten duten diruaren beldurraren gain kondatzen dute baita kuraia eskasa eta putrunkeriaren gain ere.

Herriko kontseilu ohia engainatzeaz kontent izateaz gain uste dute gauza bera errepikatzen ahalko dutela zepoaren ardatz berdinak baliatuz zointan ergelak eta azpitik sustengatzen dituztenak baizik ez diren erortzen !

Gure taldeak eta gure hautetsiek herriko etxeari lurra lehentasunez erostea ofizialki eskatu diote. Baina hori ez da nahikoa izanen !! Ezinbestekoa da Itsasuar guziak mobiliza gaitezen gure lurraldean promotoreen gehiegikeriak geldiarazteko nahiz eta Dominique Larramendyk dion abertzale dela bainan hori gure ustez enganio bat besterik ez da !!

2014ko urriaren 10a.


Articles récents
Pas encore de mots-clés.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic