Herri elkargoko azken bilkurari buruz.

2014-10-21

Ez dugu seguraski molde hortako bilkuretan parte hartzeko usaiarik, baina esplikatu beharrean gira hautetsien eztabaidarako gune izan behar lukeen kontseilu horri ‘grabaketa ganbera’ baten itxura hartu diogula. Gutti batzuek hartzen dute mintzatzeko eskubidea horiena baizik ez balitz bezala, gure buruari galdetzen ahal diogularik orduan, besteek zertarako balio duten, erabakiak hartzeko delako ‘quorum’ hori osatzeko ez bada.

 

Azken hau tamalgarria egiten zaigu, BRAUDRY lehendakariaren hitzei jarraikiz herri elkargoak gero eta leku handiagoa hartuko baitu, herrien kalterako. Estatuaren laguntzak gisa hortako elkargoentzat handituko diren ber udal-herrientzat jautsiko baitira.

 

Untsasko ulertu dugu herriak pixkanaka horien konpetentziak galtzen joanen direla, herri elkargoen indartzeko, erabakitze guneak beti ere herritarrengandik pixkat gehiago urrunaraziz.

 

Bilkura hortarik barnea xixtatu diguten hiru pundu baizik ez ditugu atxikitzen.

 

Herri Elkargoak haur hezkuntzaren konpetentzia eskuratzeari buruzko inkesta bat eramaitea erabaki du. Horretarako arrazoinen artean : herrien lana arintzea eta kontseilu orokorraren desengaiamenduari  eta  CAFen iniziatiba konzentrazioari aurre egitea aipatu dira. Argiki senditu dugu konpetentzia transferentzia hori egiteko nahikeria. Gure ustez, nahikeri horrek eztabaida sakon bat merexiko luke bainan ez luke iduri hala izanen denik. Urrunago joanez, susmatzen dugu transferentzia horren egiteko erabakia ez ote den jadanik hartua herri elkargoko kideen buruetan. Baina ba ote dugu galdera bat pausatzeko eskubidea : zinez beharrezkoa dea inkesta hau bulego pribatu bat edo gehiagoren esku uztea ? Errobiko Herri Elkargoaren parte diren herriek ez ote dituzte deia definituak alor hortan diren beharrak, ez ote dira deia behar horiei erantzuten hasiak ? Ez litaikea pertinenteagoa eta ekonomikoki hobeki pentsatua lan horiek herri elkargoko zerbitzuer eginaraztea, herriek helarazitako informazioetan oinarriturik ?

 

Herri elkargoak deliberatu du Kanboko Moulienia eremua erostea Aktibitate Ekonomikorako Zonalde baten eraikuntzarako. Baionako eliz barrutiari erosia izan zaio 65€ m2an, nahiz eta 60€tan estimatua izan zen. (deia kario iduritzen zaigun prezioa AEZ baten sorrerarako.) Hunek Errobiko herri elkargoarentzat 48000€ gehiagoko gastu bat suposatzen du. Deusek ez du Errobiko herri elkargoa dirutza hori herri elkargoari emaitera oztopatzen (biztanle bakotxak 1.70euro) baina bihar etorriko diren proiektu berriak ukatuko dauzkigute budjeta murrizketak direla eta.

 

Azken pundu bat, Errobiko zahar etxea. Azken berrien arabera Akitania eskualdeko UGECAM taldeak eraikuntza hori usteltzera utziko du, ez da bere arazoa. Ohartaraz dezagun halere organismo horrek dituela osasun eta  eritasun asurantzak kudeatzen eta biztanle guziendako osasun zerbitzuen eskaintza eta segipena ahalbidetuz. Konduan har dezagun UGECAM taldearen urteroko negozio zifrak miliar bat euroz gorakoak direla.

Huni, SCOT eta PADDak osagarri arloan ez errespetatzeari buruzko eztabaidak segitu zion. Iduri luke batzuk orain ohartu direla asmoak ez direla errespetatuak, basamortu medikal bati buruz goazela, Vincent Bruk hitz ahanztezin hauek izan zituelako «  Presondegiak eta HLMak bakarrik utziko dizkigute ». Zer ulertu behar da? HLM-ak presondegiak direla edo bere biztanleak preso sartu behar direla! Argi erranik: pobreak gugandik urrun… Jaun, andereak, orain duzueia deskubritzen BABren nagusitasuna barnekaldeko xumeen aintzinean, eta errealitate horren aintzinean erantzunkizunik ez duzuela uste duzue? Memoria pixka bat: Nor da ohartzen azken hamarkadetan Euskal Herri barnekaldea promotoreentzat eremu erreserba bat dela, BABko hiriarentzat logela haundi bat… Egungo egoera ez ote da hemengo hautetsien erabaki politikoen ondorio?

ARSak (noizbait Bordalen atxemanen ditugun La Nive-ko oheen transferentzia egiteko ados dena) engainatzen gaitu erakutsiz diruztatzen ahalko lituzkeela zonbait ohe, Alzheimer eritasunaren kontrako borroka horrela konponduko balu bezala.

Ez ote da garaia Errobi Herri Elkargoko hautetsiek gisa hortako arazoak errotik trata ditzaten ? Gure hautetsiek ez badute inolako indarrik holako deliberoen aintzinean orduan ez litaikea erabaki zuzenena demisionatzea ?

 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic