Eta gainera, gutaz trufatzen dira ! Probokatzen gaituzte orduan erantzun diezaiegun

2014-10-21

Ohartu zirezten bezala, Ordokia Beltxan obrak hasi dira, trontza zerra eta pala mekanikoen arrabots goxoez auzotegia alaituz.

Promotoreak eta Dominique Larramendy-k badute kopeta  eta gainera   hipokrisiaz jokatzen dute !!

Notarioak pausatu duen D.I.A ez da oraindik herriko kontseiluan aztertua izan (erantzuteko epea urri hondarrean finkatua da) bainan bost axola zaie, obrak hasi dituzte eta hori zergaitik ? Sinpleki, hautetsiei presioa egin nahi dietelako ez dezatela onar lur erremu  hortan Herriko Etxeak lehentasunez erosteko eskubidea  balia dezan, bidearen beste eskualdean jadanik egin zuten bezala.

Batzuek badakite hori  erranen dutela : “ez dugu deus egiten ahalko, obrak hasi baitituzte, eta lehentasunezko erosketa egiten badugu damu ordainak eskatuko dizkigute “. Eragiten duten diruaren beldurraren gain kondatzen dute baita kuraia eskasa eta putrunkeriaren gain ere.

Herriko kontseilu ohia engainatzeaz kontent izateaz gain uste dute gauza bera errepikatzen ahalko dutela zepoaren ardatz  berdinak baliatuz zointan ergelak eta azpitik sustengatzen dituztenak baizik ez diren erortzen !

Gure taldeak eta gure hautetsiek herriko  etxeari  lurra lehentasunez erostea ofizialki  eskatu diote. Baina hori ez da nahikoa izanen !! Ezinbestekoa da  Itsasuar guziak mobiliza gaitezen  gure lurraldean promotoreen gehiegikeriak  geldiarazteko  nahiz eta Dominique Larramendyk dion abertzale dela bainan hori gure ustez enganio bat besterik ez da !!

2014ko urriaren 10a.

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic