Posta ere hetsi nahi dute ?

2014-9-23

Agorrilaren 20ko kontseiluan jakin genuen auzapezak postako proiektuen zuzendaria eta Kanboko bulegoko arduraduna errezibitu zituela.

 

Goizetan bakarrik idekitzeaz eta gutunen altxatzea eguerdiz egitera bortxatzeaz gain, posta taldeak Itsasuko bulegoaren ordutegia aldatu nahi du. Horrela, astean hiru egunez bakarrik idek liteke : astearte, ostegun eta ostiraletan. Gainerakoetan hetsiak atxemanen ditugu guhaurek pagatua dugun etxe honetako ateak ! Eta bereziki larunbatetan, gutarik anitzek zerbitzu hau baliatzen ahal dugun egun bakarrean… pagatuz bistan dena.

 

Berriz ere bere izaera publikoa eta misioaz bost axola zaion talde baten aintzinean gira, eta “gainekoek” finkatzen dizkioten errentagarritasun helburuen arabera bainan gure herriko biztanleei buruz dituen betebeharrak bete gabe jokatzen duena.

 

 Bainan gure memorioa ez da motza eta zonbait ohar « historiko » orroitarazi behar ditugu.

 

1994an eraiki zuen herriak posta 1.200.000 libera pagatuz, eta Pierre IHAROUR orduko auzapezak hau erran zuen «  harri batez bi xori hil ditugu posta berri hau eraikiz… eta segur gira 234m2-ko bulego honetan lan egin eta lehen estaian biziko den postako langileak lehengoak baino askoz lan gehiago eginen duela… Itsasuko biztanle eta Errobi lan eremuko lantegiekin (Intermarché, Alki…) »

 

Eta inaugurazio egunean – MAM ministroa, D.Borotra, D.Poulou, L.Genin, M.Brisson , eta bixtan dena Baionako gendarmeriako konpainiako buruak huts egin ez zutena, Itsasuko apezaren benedikazioaren ondotik (egun hortan falta ziren bakarrak, Jerusalemeko Mufti haundia eta Frantziako Rabin haundia, Dalai-lama ezin etorria bait zen) – entzun ginuen Hely jauna Midi Atlantiques-eko postako ordezkaria erraiten postak lurralde antolaketaren partaide izan behar zuela nahitanahiez eta urratsez urrats herriko garapenean parte hartzen zuela, bere herriko bezeroen beharrei erantzuteari utzi gabe. 

 

Eta bai, irri egiten dautzuete, irri egiten daukute, irri egiten diete bai herritarrei eta bai herriko lantegiei… Ez dute heiek fitxik jokatu, herriak eraiki zuenez herritarrek zuten ordaindu … nolako umorea Posta honena, erneagoa telefono abonamenduak edo axurantzak saltzeko – bere telefono adarrarekin jostatu ondoan – jendeari beharrezko zerbitzuak emateko baino.

 

Egun guziz idekitzen zuen postatik zerbitzua goizez bakarrik emaiten duenera pasatu gara eta orain astean hiru egunez bazik ez lukete ireki nahi !!! Eta fitexko aldebat hetsi nahiko dute. Hori da proposatzen diguten etorkizuna. Kanbora joan gaitezen denetarik entseatzen dute eta gero erranen digute Itsasuko postak ez duela fitxiketako balio.

 

Utziko dieguia nahi dutena egiten ?

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic