P.Baudry.ri errantzuna

Bernadette BORTHURY

Philippe LASCARAY Lehendakari Jauna

ITSASU herriko hautetsiak Lehendakari orde jaunak

Errobi herri elkargoko kontseilari jaun andereak 64250 ITSASU

Zergatia: komisioen osaketa

Itsasu 2014ko agorrilaren 4a.

Lehendakari jauna, lehendakari orde jaunak, Errobi herri elkargoko kontseilari jaun andereak,

Gure komisioen osaketari buruzko errekurtsoari eman duzuen erantzuna ongi jaso dugu.

Ohartzen gira, herri elkargoko zerbitzu juridikoak arazoaren mamia saihesteko bide juridikoak xekatu dituela.

Kolektibitate bateko barne araudiak hunen aktibitatearen segipenean gauzatzen denez jakiteko bataila juridikoa eramatea beti posible da. Sorpresa haundiak ager litezke juridkzio administratiboen eginmoldeak ezagututa.

Mamiarena sinpleago da : maniobra politiko sinple bat gertatu da, berriki hartua izan zen erabaki baten ekiditeko. Erabaki horrek hain zuzen ere, herriko hautetsieri elkargoko komisioetan parte hartzeko baimena emaiten zien. 2014ko maiatzaren 7ko erabakiak maniobra horren bide beretik dihardu. Bestalde, deliberazio horrek zehaztu modalitateak ez dira ondoko barne araudian berez sartzen. Hala sartuko dira barne araudiaren baitan badira eta kontseilari gehiengo batek bozkatuta.

Ongi ulertua dugu komisioen parte hartzailetza mugatzeak eztabaidak ttipitzea duela helburu. Kolektibitate hunekin, eztabaida, elkarrizketa eta ekintza tresna baten ordez, lehendakari eta bulegoaren erabakien onartzeko soilik balio duen entitate bat egin nahi da.

Komisioen funtzionamenduaren hobekuntza parte hartzailetza murriztuz lortuko deneko argumentoa ez dugu ontzat hartzen. Zergatik? Komisioak sortu direnean , parte hartzaileen presentziaren garrantzia gogoratua izan delako, orain arte izan ez den gisara. Presentzia arazo horrek kolektibitate guziak hunkitzen dituela dirudi. Hala nola, URA sindikataren azken kontseiluan, kontseilarien ehuneko 35a ez zen hor. Zonbait pertsonen kargu eta funtzio metaketak esplika lezake hori bestalde.

Gure nahia sinplea da, gure arduretaz konziente giren herriko hautetsi gisa, nahi ginuke sinpleki herri elkargoko zonbait komisiotan parte hartu, baztertua sendi den populakuntzaren parte baten izenean.

Adeitasunez,

Bernadette BORTHURY Philippe LASCARAY


Articles récents
Pas encore de mots-clés.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic