PLU

2014-7-21

Auzapez  jauna, 

Herriko kontseilari jaun-andereak,

 

Azken aste hauetan birkalifikatzeko eremuen sailkatzen entseatzen gira, erran nahi baita eremu eraikigarrien 30 ha-ko gune berrien izendatzen, PADDean atxiki den eszenario demografikoari erantzuteko PLU delakoaren moldaketaren koadroan. 

  • Hainbat lan-batzordetan erran bezala, biziki larria iruditzen zaigu biztanlegoaren %23ko hazkuntza plangintzatzea (abantzu 500 bizizale gehiago !), herriaren kohesiorako eta etorkizuneko itxurarendako.

Eszenatoki hori murrizturik berrikustea proposazen dugu beraz (ikus eranskina).

 

  • Guneen kokatze eta sailkatze lanari dagokionez, funtsezkoa iduritzen zaigu lan metodologia aldatzea : Batetik, eremuaren paperezko erreproduzkioak ematen duen informazioa eskasa baita. Bestetik, biztanleen galdera pertsonalen arabera trenkatu beharrak ekartzen duen deserosotasunagatik. 

 

Proposatzen dugu, gure herriaren onetan eta dugun lur ondarea babestean oinarrituriko printzipio eta kriterio orokorrak aitzinetik definitzea (ikus eranskina). Erreferentzia horiek baliatuko genituzke beraz, sektore ezberdinak sailkatzeko. Eremu batzuen errealitatea hobeki aztertzeko, beharrezkoa litzateke lekurat bererat ikustera joan gaitezen.

Bestalde, etxebizitza potentzialen eraikuntzaren galdeari erantzuteko ezinbestekoa da gure herriko etxe eta eraikuntza hutsen zerrenda egina izan dadin. 

Kontziente gira metodologia honek epe gehigarri bat eskatuko duenaz, baina gure herriaren itxura behin betikotz baldintzatuko duen ariketari legitimitate eta pertinentzia gehiago emanen lioke.

 

 

Bernadette BORTHURY Philippe LASCARAY

 

 

 

 

 

ERANSKINA

 

PADD aren arabera mobilizatu beharreko eremuaren kalkulua   Hots urtean %1.40ko hazkuntza 

 

2010ko biztanleria : 2032 biztanle * %1,4 = 468 biztanle

 

Ondorioz, aurtendik 2025era biztanleria 468 bizizalez emendatuko dela aurreikusten da. 

 

ORDOKIA, BELTXA ETA OILOMOKONIAko proiektuek berek 2.2 biztanleko batazbestekoa duten 142 etxebizitza errezibituko dituzte. Erran nahi baita, , 312 bizizale 3 proiektuen artean.

156 biztanle gelditzen dira beraz errezibitzeko (468 ken 156).

 

Ahal den eremu handiena kontsideratuz, hots etxebizitzaka 800 m², 5.6 hektarea beharko lirateke 156 biztanlerentzat. Konduan hartuz %15 gehiago kondatu beharko litzatekela bidearentzat, gehi %10 funts atxikipenerako, azkenean 7 hektarea suposatuko lituzke. 

 

Eskema honetan, 12 hektarea baizik ez lirateke behar, orain lantzen ari giren 30 hektarearen partez. 

 

SCOTen araberako hazkundearen kalkulua, hots %1 urteka 

 

2010ko biztanleria : 2032 biztanle * 1% = 327 biztanle

 

Ondorioz, aurtendik 2025era biztanleria 327 bizizalez emendatuko dela aurreikusten da. 

 

ORDOKIA, BELTXA ETA OILOMOKONIAko proiektuek berek 2.2 biztanleko batazbestekoa duten 142 etxebizitza errezibituko dituzte. Erran nahi baita, 312 bizizale 3 proiektuen artean.

15 biztanle gelditzen dira beraz errezibitzeko (327 ken 312).

 

Eraikigarriak diren eremuak finkatzerakoan konduan hartzeko irizpideak 

 

4000 m² baino gutiagoko lurrak.

A edo Nn sailkatuak ez diren lurrak. 

Herriaren dentsitate eta segipen gunean kokatzen diren lurrak.

Paisaiari begira interes handirik ez duten lurrak.

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic