Ordokia-ko promotoreek publizitate orrialde oso bat beren Sud Ouest-ean... edo publizitate manipulatzaile baten istorioa.

2014-7-21

2014-eko ekainaren 24-a, Sud Ouest Euskal Herri-n: Ordokiako promotore imobiliarioek beren ñiñia aurkezten dute eta promotore handietatik zuzenean inspiratu orriadle bat eskaitzen zaie – alta omen beren burua haietatik desberdina dela diote – nahiz eta beren izateko maneran argiki haietatik inspiratzen diren.

Aurkezten dizuegu operazio horren irakurketa galbahe finago, eta errealago bat, xarma ainitzez gutiago duena. 

“Auzo berri bat sortzen da”, nola antola auzo oso bat? Edo hobeki erran Itsasuk behar ote zuen auzo berri bat? Beharrezkoa ote zen beste behin ere gure herriko bizi tokiak mugitzea, eta zein helbururekin? Ordokia operazio imobiliario eta finantziario bat gehiago baizik ez da, helburu bakarra gutti batzuen irabazia delarik. Operazio hau ez da biztanleriaren nahi bati doakiona, eta are gehiago, eta hau da guretzat larriena dena, laborantza eta laborari lurrak janez eraikitzen da. Bainan hau bost axola zaie... ez haatik proiektu horren kontra ari izan diren itsasuarrei, “lurra saldua beti galdua” ekimena eramanez herri hauteskundeak aintzin. 

Promotore hauek herriko hautetsiekin bat datozela diote, zergaitik beraz 2013-ko udan herriko kontseiluaren biltzar bat aintzin promotoreetatik batek mehatxatu zuen Jaun auzapeza eta beste hautetsiak “damutuko zaizue” handitsu batekin, ixilean bere hastapeneko proiektua aldatua zuelako? Eta zergaitik ere 2013-ko kontsilu biltzar aski kalapitatsu batean, hautetsi batzuek erran zuten itsutuak izan zirela, eta gezurra kondatu zitzaiela?

“Ordokia, hor bizitzea goxo den leku bakana... eremu estalian haurrek pilota egiten ahalko dute eta autobusa goaitatu... plazatxoan familiek pilota egiten ahalko dute eta iturriko ura edanez freskatu... zuhaitzen itzalean pik-nikatzen ahalko da”... milesker, segidan goaz petanka bolen erosterat, eta pik-nikatzaile perfektuaren kit-a ahantzi gabe, bainan bola horien arrabotsek eta janari hotzaren usainak ez ote ditu trabatuko etorriko diren jende berriak? Ah zer plazerra hainbeste zozo batzuentzat hartuak izatea! Honek erakusten dauku zuen egiazko Bouygues eta Alday aurpegia...

“Ordokia tokiko jende eta familientzat pentsatua izan da... biztanleriaren ainiztasun bat ekartzeko... buxeta tinke zuten jendeek ere erosi ahal izan dute”... bla-bla. Larramendy-tarrek saldu dituzte beren 5 hektara horiek 1.500.000 euro, akzionario diren Sarl bati, hortik 20 eraikitzeko lotaren salmentak 2.000.000 euro ekarri behar ditu, eta hau apartamendu eta aktibitate lokalen saltzea kondatu gabe oino... nolako aniztasun soziala goaitatzen ahal da terrenoak salduak direlarik 140 euro m²-a, eta T4 apartamenduak kasik 200.000 eurotan (hauek direa jende xume eta pobreen heineko prezioak?)? Trufa da, eta gauza bera sinestarazi nahi daukutelarik proiektua eramana izan dela tokiko jendearentzat badakigularik jadanik agertu diren eraikitzeko permisen gehiengoa ez dela itsasuar batzuena.

 

Ordokia, proiektu berezi bat, promotoreek konbentzitu baitute lur-jabea hautetsiekin ikustea. Txiste edo trufa, Auzapezak berak aitortzen du sosarentzako operazio bat baizik ez dela. Proiektu imobiliario hau beste lekutan erabaki politika baten ildotik doa, eta politika honek behartzen du Ipar Euskal Herria 35000 jende gehiago iresterat. Gezur, hitz emate, ikuspegi idiliko eta bestelako berezitasun guzien koloreaz jantzia izaten ahal da, ez du horrek eginen ez dela diruz enbro nahian oinarritua den proiektu bat, eta sortzen dituela kudeatzen jakinen ez ditugun tentsioak. Proiektua sorgin gurpil baten logikan dator, beti eraiki deitzen den logikan, eta laborantza eta garapen arrazoinkatuaren kaltetan den sorgin gurpilarenean. Ez da auzo berri bat izanen Itsasun baizik eta lotizamendu berri bat...

Erreka-harriaren gaia hautatu dugu proiektu honen sinbolizatzeko... harri hori ezaguna baita bere goxotasun, indar eta iraunkortasunarentzat. Kasu egizue promotoreak, errebendikatzen duzuen erreka harri pollit hori botatzen direnetarikoa bilakatzen ahalko baita, eta zuen kontra itzuli.

Eta orain, hona hunkiak diren bi euskal familik berriz hasten dutela kantua, Maisu Ordoki-ren inguruko Beltxa proiektuarekin, “kopiatu-itsatsi” mota bat, manipulazio tresneria bera erabiliz... beraz etzaten gira eta uzten ditugu egiterat?

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic