EUSKARAREN OFIZIALTASUNA UZTARITZEN

2014-7-21

Haran-Larre andereak (frantsesez) eta Machicote jaunak (euskaraz) ondoko txostena aurkezten dute:

 

- Estatu Frantsesaren Konstituzioak, bereziki bere 2. artikuluarekin, frantsesaren estatus ofiziala jadanik bermatzen duela ikusirik,

 

- UNESCOren Kultur Aniztasunaren Aldarrikapen Unibertsalaren 4. artikuluak, "Aniztasunkulturalaren babesa inperatibo etikoa da, jendearen duintasunaren begirunearengatik banaezina. Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetatzeko engaiamendua dakar, bereziki guttiengoan diren erkidegoetako eta jatorrizko herrietako jendeen eskubideenak. Inork ez dezake Kultur Aniztasuna erabili Nazioarteko Eskubideak bermatzen dituen Giza eskubideak urratzeko, ez eta beren eragina mugatzeko ere." diola ikusirik,

 

- Estatu frantsesak 2005eko urriaren 20an berronetsi duen UNESCOren Kultur adierazpenaren aniztasunaren babesa eta goratzeari buruzko Ituna ikusirik,

 

- Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikuluak, "Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dutela" diola kontuan harturik,

 

- Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 2. artikuluaren lehen zatiak "Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik" diola kontuan harturik,

 

  • euskara, gure herrikoa eta lurralde honi (Euskal Herria) izena ematen dion hizkuntza dela, baina euskaldunen hizkuntza eskubideak, gaur arte, ezagupen ofizialik gabe daudela kontuan harturik,
  •  

Herriko biltzarrak, azalpena entzun eta eztabaidatu ondoren: - euskara herriko hizkuntza ofiziala IZENDATZEN DU, frantsesaren hein berean.

 

BOZKAK : ALDE 22 - KONTRA 4 - ABSTENTZIOAK 3

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic