EUSKARAZ .texte d'origine des élus Herria bai pour le bulletin municipal. Comme vous le constaterez le texte publié dans le bulletin a été amputé de divers éléments. Ces coupes ont été exigées par Le Maire et la majorité des membres de la commission information. Itsasu Herria Bai a accepté à la majorité de ses membres de se plier aux demandes du Maire, une minorité pense que c'est une censure

2014-7-14

Herriko botzen ondotik, Herria Baieko hautetsiek gure lanetan sartu gira bete betean. Herriko etxeko bizian parte hartzen dugu arlo guzietan, eta batzorde bakotxean sartu gira. Ahal den guziz formatzen gira ,proposamenak egiten ditugu eta aktiboki parte hartzen. Frangotan, demokrazia eskasa senditzen dugu eta gure proposamenak ukatuak dira.

 

Euskara:hastapenetik, herriko etxean eskuarak bere toki osoa ukan dezan xedea erakutsi dugu, kontseiluetan eskuaraz aritzeko posibilitatea galdeginez partikulazki. Bainan auzapezaren taldeak hori ukatu dauku eta eskuarari doakionez, axolagabekeria eta mespretxua senditu dugu ere (kontseilari bat altxatu da eta abantsu joan eskuara entzun orduko).Eskuara batzorde baten sortzea kausitu dugu alabainan, eta eskuara baliatzeko xedea gauzatuko dituela esperantza dugu.

 

Demokrazia partehartzailea: kontseilari gehienentzat debatea ez da baitezpadakoa;auzapezak eta axuantek aitzinetik hautatzen dutenaren onartzea baizik ez dute egiten kontseiluan. Kontseilari gutik hitza hartzen du eta gure aldetik batzutan entzuna bagira ere, gehienetan kasu guttirekin izaiten da. Herri batzordeak (komisioak) herritarrei zabalduak izan ditezen, urratsak eman ditugu eta kontseiluan eztabaidatua izan dadin galdoa egin.

Larriago, Herri Elkargoko bi batzordetan parte hartzeko galdera egin dugu legediak onartzen duen bezala, bainan Herri Elkargoko bulegoak ibilmoldea kanbiarazi du, gisa hortan gure eskubidea ukatua izan da.Eta, batzordeen hautatzeko momentoan, Itsasu herriarentzat hautagairik bazenez galdegina izan delarik gure auzapezak gure izenak ez ditu aipatu ere! 

Harresi baten aitzinean girela sendimendua dugu; iduri luke, oposizioa, legeak baimentzen duelako baizik ez dutela onartzen, bainan gure ideien adieraztera utzi gabe.Funtsezko galdera baten aitzinean gaude, holako jokamoldeek segitzen badute zer balio du kontseiluan partehartzea?

 

Finantzak: laket izaiteko arrazoin guti ukan dugu, ikusirik lehenbizik diru laguntzetan, hain dorpea den eskuara sustatzeko urratsetan geldi geldia ibiltzen diren elkarte ezagun batzuei (Herri Urrats, Xalbador ikastetxea...) ez baitie Itsasuko herriak batere sosik onartu. Auzapezak, ikastola jada ainitz laguntzen duelako ( beste bi eskolen heinekoa emaiten zaie, gehiagorik ez!), ditu hautu horiek justifikatzen. Hasteko, erreformaren karietara, ikastola, eskola publikoaren neurri berdinean lagunduko dutela, zainduko dugu.

Azpimarratzekoa ere," gerezien kofradia" elkarteari egiten zaion fagorea:mila euroko diru laguntza arraberritzeko, Kontseilua arrunt partikatua zen (9 alde 9 kontra) eta auzapezak du trenkatu sos laguntza hori hein haundi hortan atxikitzeko, lagun dituen elkarte honentzat.

Sorpresa pollit bat, bake prozesu kontestu honetan, "Harrera" elkarteak (presondegitik ateratzen diren preso politikoak gizarteratzen laguntzen dituenak) diru puxka bat kausitu baitu.

 

Hau zen egiten denaren bilduma ttipi bat, azpimarratzekoa da halaere, ez dugula zailtasunik ukan herriko batzordeetan onartuak izaiteko eta informazione guziak errexki biltzen ditugula.

 

Erregularki biltzen giren Herria Bai taldearen laguntzarekin, gure lanari jarraitzeko engaiamendua hartzen dugu, betiere batzorde guzietan eta beste herriko betebeharretan lan eginez, baita ere gure konbentzimenduekin herriko eztabaidetan ekinez.

 

Gure kontseilari lana segitzeko, eztabaidatzeko, proposamenen egiteko edo ta gure sustengatzeko, gure internet gunean sartzeko posibilitatea baduzue: www.itsasuherriabai.com 

 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic