Herri elkargoko kontseilari jaun andereak,

2014-5-28

Joan den apirilaren 17an, Errobi Herri Elkargoaren lehen biltzarran, gehiengo zabalean, lehendakari eta lehendakari ordeen ordain sarien emendaketa bozkatu duzue. Beste bozkak sekretu pean egin badira, hau ordea, agerian egin da eta 1853.22€ lehendakariari eta 784.24€ lehendakari ordeei hilabeteka ordaintzea erabakiz (azken hauek 4 postuetarik 6ra pasatu dituzuelarik).

Auzapezak dituzten eginkizunengatik jada ordainduak dira haien herriaren haunditasunaren arabera. Iragan mandatoan, lehendakariak 570€ ko eta lehendakari ordeek 280€ ko saria eskuratzen zuten hilabeteka, hots, 120 000 ko buxeta guti gorabera. Aldi huntan, postu hauen ordaintzeko 6 urterentzat, 470 000€ pasako duen diru zama bozkatu duzue, erran nahi baitu 350 000€ ko gainkostua 2008-2014 denboraldia hartuz . Diru zama hori gutiago izanen da Herri Elkargoko proiektuentzat.

Erabaki hori biltzar honen lehen neurria izan da, eta ondotik Paul Baudry lehendakariak, prentsari adierazten zuenean kargualdi honetan, Errobiko herriek diru eskas haundi bati buru egin beharko zutela .

Ordainsari hauen heina legezkoa balinbada ere, lau aldiz gehiago pasa emendatzea onartezina iduritzen zaigu, jakinez denbora berean gizarte osoari indarrak egitea eskatzen zaiola .

Zuhurtzia eta ardura gehiago igurikatzen ginuen hautetsienganik gure zergen kudeantzan.

Herriko hauteskundeen ondotik, Frantziako herri eta herri elkargo ainitzek hautetsien ordainsarien ttipitzea deliberatu zuten elkartasunez edo koherentziaz egoera ekonomiko eta sozial neke batean. Ez dizuegu honenbeste eskatzen bainan zuhurtziaz jokatzea eta lehendakarien ordainsarien aitzineko heinera itzultzea.

Espero dugu gure eskaera kondutan hartuko duzuela (eskaera hau herritar ainitzek partekatzen dute) eta aipagaietan ezarriko duzuela ondoko herri elkargoko biltzarrean.

Adeitasunez,

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic