2014ko apiriaren 24ko herriko kontseiluaren bilduma

2014-5-10

Bilkurako gai nagusia aitzinkontuaren bozkatzea zen eta beraz biziki berant bururatu dugu, 23:30ak ondotik.

 

Elkarteen dirulaguntza galdeak eztabaidatu dira kontseiluan eta honek arma erakustaldi sinbolikoa ekarri du gereziaren kofradiari eman beharrekoa dela-eta, finantza batzordea bitan zatitua baitzen laguntza ttipitzeko aukeraren aitzinean. Egia da afera garrantzitsua dela elizan meza bat, ongi-etorri zeremonia mozorrotu bat eta besta bat antolatzen duten jendea sustengatzea.. .JPI-k Itsasurentzat ez dutela fitxik egiten arrazoinatu du eta RG-k konfreria eta Itsasuarrak-en artean gerra bat zela erantzun dio ! leiharen emaitza : bederatzi kontseilarilaguntza ttipitzearen alde eta bertze 9 urtean 1000€ atxikitzearen  alde ; afera trenkatua auzapezaren lehentasunezko boza dela-eta. Gure hautetsiek diru laguntza berezi horren desoreka altxatu dute eta hemendik harat « gauzak beren lekurat itzul daitezen » nahi lukete. Ondoko urteko aintzinkontua ere hurbiletik segituko dugu… Eritetxeko pailazoentzat diru laguntza ere ongi etorria izanen da holako mundu irringarrian!

 

Diru-laguntzarik ez Herri Urratsendako eta Xalbador Ikastegiarendako bainan bai 100€koa Harrerako lagunentzat, aurka bozkatu zuen kontseilari bakar batekin, Bernard JOUIN …reflexa anti-euskalduna, hala ere hiru kontseilutan bigarren aldia gustu txarreko ateraldia egiten duela ! Nolako gurutzebidea Euskal Herrian bizi beharra batzuentzat…

 

Zenbait ohar aitzinkontuaren bozketari buruz :

 

  • Behin-betiko bozketa : 14 kontseilari alde, 3 abstentzio (JP Iriquin, N. Bouvier eta F Larre), eta 2 aurka (P. Lascaray eta  B. Borthury).
  • Gure hautetsiek aurkako boza eman dute ( bezperan taldean erabaki bezala) aitzinkontua epela iruditzen baitzaigu eta ez baitu herriko biziarentzat eraldaketa baikorra ekarriko duen egitasmorik proposatzen. . Aintzinkondua etekin haundikoa da (zonbait ehunka milaka euro) eta beste egitasmo batzuk egiten ahal litezke eta gure zergak ere beste manera batez balia litaizke. Zergen igoeraren aurka izan dira , bainan ez printzipioz, igoera hori ez zaielakoa baitezpadakoa iruditu baizik. Hautetsien gehiengoaren teoria sinplea da, sinplista, hobe da urte guziz pixka bat emendatzea golpez anitz baino. Beste argumentu bat ondokoa da: konpetentziak herri elkargorat pasatzearen ondoriozko galerak konpentsatu behar direla. Bainan eskualdatze horren ondorioz, ez ote liteke herriko presio fiskala jautsi behar ? 
  • Aitzinkontuaren eztabaida baliatu du Filipe Laskaraik Herri Elkargoko lehendakari eta lehendakari-ordeek talde berriaren osaketan sakatu duten soldata emendaketaren aurka dela oroitarazteko (%300-%400eko emendatzea), estatuak kolektibitateei ematen diena jausten ari den une berean eta lehendakari segitzen duenak (P. Baudry Arrangoitzeko auzapeza) zailtasun finantzieroak izanen direla prentsari erran dion unean…nolako hipokresia ! Gure auzapezak emendatze hori arrazoizkoa atxemaiten du eta bere taldeko kontseilari batek gaineratu du « ez da herriko afera ». To, herri elkargoan pasatzen dena ez da gure afera ? Zergatik ? Pasatzen dena gomendagarria ez delako ?   
  • Oilomokoeneko lotizamenduko aintzinkondua ere ez dugu bozkatu, funtsezko kontu batengatik: egitasmo hunen lehen ondorioa laborari batek bere lan-tresna galtzea izan baita, eta hori jasangaitza zaigu. 
  • CCASeko administrarien erreberritzea ere egin da. 6 hautatuak izan dira bi zerrendetatik ( auzapezaren zerrenda eta Itsasuarrentzat eta Herria Baiek osatzen zuten bigarrena) 6 hauetan barne da N. Bouvier gure zerrendan aurkeztu dena. 
  • Karrika Nagusian, Ordokia lotizamenduaren heinean egin behar diren obrei buruz, kontra bozkatu dugu iduritzen zaukulako, ez dagokigula 20.000euro ordaintzea « Larramendy taldeari » ;  herriko etxea engainatu dute arrazoin finantzario hutsengatik, Ordokiako operazioan gezurrak erran dituzte eta gainera opariak egitea nahiko lukete !

 

Txosten hau ez da zehatza, beste gai batzu ere tratatu dira, garrantzitsuena iduritu zaukuna bakarrik atxiki dugu. 

 

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic