ERROBI HERRI ELKARGOKO LEHEN BILKURA

2014-5-05

Lehen aldikotz herriko hauteskundeen ondotik, Herri Elkargoko hautetsiak bildu ziren apirilaren 16an.Bilkura horretan present ginen eta ez gira damutu… hola erraten ahal bada.Gertatu diren gauzen artean, gogoan atxikiko dugu demokratia parte hartzailea ez dela bilkura horren lehentasuna ezta demokrazia ere…Dena aintzinetik erabakia izan zen, iduri luke batzuek « lastozko » kontseilutzat hartzen dituztela bilkura kideak…Lehendakariaren hautaketa, aurretik hautatua izan zena ; lehendakari ordeen hautaketa, aurretik hautatuak izan zirenak ; postu horietan auzapezak dira… Ez bazira auzapez, jarririk eta isilik egon eta dena onesteko deretxoa duzu, besterik ez.Nahiz eta instituzio horretan mugimendu abertzaleak hautetsiak badituen (10 hautetsik beren burua kokatzen dute abertzale estrategian), ez du herri elkargoko lehendakari postuarendako hautagai baten presentatzeko erabakia hartu, gogo eta programa adierazpen baten egiteko aukera bazterrerat utzirik. Domaia da eta harrituak gira ikustea abertzale batzuek, deus erran gabe, onartzen dituztela manatutako arauak. Badirudi batzuei aski zaiela 5garren lehendakariordearen tokia… uste baitute lehendakari gisa hautagai abertzale bat izateak trabatuko lukeela 5garren lehendakiordearen postuaren lortzea….Bilkura honetan hartua izan den lehen erabakia hau izan da : lehendakari eta lehendakariordeen ordainsarien emendaketa lotsagarria ! Jakinez, auzapez gisa jasotzen duten sariari gehitua izanen zaiola. Nahiz eta ordainsari horiek legezkoak diren emendaketa % 400ekoa izanen da !!!! Testuinguru ekonomikoa eta soziala kontutan hartuz, frantsez hautetsiek sari horien tipitzea erabakitzen ari direlarik eta estatuak herritarrei eta lurralde elkargoei indar ekonomiko handia egitea inposatzen dielarik !!Herri elkargoko hautetsi bakar batek bere desadostasuna adierazteko kuraia ukan du : Jean Paul Iriquinek. Eskertzen dugu egin duenarengatik. 2 hautetsik emendaketa horren kontra bozkatu dute : Jean Paul eta Argitxuk ( Kanboko kontseilaria). Beste abertzale guziek alde bozkatu dute herri elkargoari estatuak egiten dizkion dotazioak tipituko diren arren.Jokamolde lotsagarri horiek ez gaitezen kutxa, salatzea erabaki dugu : hau izanen da lehen erremedioa !Herri Elkargoko ondoko bilkura : 2014ko maiatzaren 7an, aratseko 7etan.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic