Bigarren kontseiluko bilduma 2014/04/14

Kontseiluaren ibilmoldeaz arizan gira nagusiki biltzar horretan : hautetsien sariak, delegazioak, batzordeak etab... Gure hautetsiak zazpi batzordeetan sartu dira, Filipe, euskal kultura sustengatzeko sindikatuan eta Iksatolako ordezkari izanen da ere ; eta Bernadette eskola publikoan. Bozkak agerian egin dira, eskaintza deialdia batzordearen bozka eta ordezkari batena salbu. Hauetan, batzordearentzat JP Iriquinek lista bat aurkeztu zuen (gure ordezkariak barne) eta ordezkariarentzat guk Bernadette aurkeztu ginuen. Auzapezari, oposizioa konduan hartu zezan, egin dugun oharra konduan hartua izan gabe ordezkari proposamenak eta bozkak alde bakar batera joan dira beti 15/4. Untsa ohartzen gira, Kontseilua, gehiengoak bere alde eta aitzinetik prestatua duena baieztatzeko gisan baizik ez da ibiltzen. Bestalde, auzapezari emaiten zaion ordezkaritza boterearentzat abstenitu gira eta ahozko galderak egiteko aitzinetik auzapeza abisatzeko obligazioaren kontra egin dugu, beharmendu hori adierazpen askatasunaren kontra joaiten delako. Filipek, euskara batzorde baten sortzea proposatu du eta ondoko biltzarran trenkatuko da. Kontseiluko gehiengoa, oposizio batekin lan egiten ez dakiela argi da, eta hainbertze denboraz aho batez eta eztabaidarik gabe aritzean ibilmolde bat kokatu duela ; guk hunen gainditzea ezinbestekoa ikusten dugu demokraziaren panpinak ez badugu izan nahi. Ondorioz eta lehenbizik, Kontseilu hauen prestaketan gu ere izatea beharrezkoa ikusten dugu eta bigarrenik, solasgaiak argiago azalduak izan daitezen denentzat egiazko eztabaida izateko gisan. Ez baita onargarri,(eta nolazbait enganatuak senditu baitgira), auzapezak gai batetik bestera sekulako xixtuan joaitea, bi gaien artean informazio batzu jakatuz, undarrean, bozka iragan eta ohartzeko informazio nagusi bat izan zela ( hola baitugu jakin auzapezak eta adxuantek soilik zutela trenkatuko herriko bizitegien emaitearena) Ibilmoldez kanbiatu beharko da arrunt beraz, Itsasuar erdiek kasik bozkatu dituzten oposizioan dauden hautetsiak, baldintza onetan, beren lana eraman dezaten, eta beste hautetsi berriek ere lore untzi tokitik atera ditezen, haien bozak ikusteaz gain entzutera ere, joan gaitezen.


Articles récents
Pas encore de mots-clés.
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic