Itsasuko herri kontseilu biltzrraren bilduma : 2014-03-28a

2014-4-05

Itsasuko herri kontseilu biltzrraren bilduma : 2014-03-28a Kontseilari guziak eta 15 bat itsasuar hor ziren. Auzapezaren hautatzeko bozkarekin hasi da, 2 hautagai zirelarik : Roger GAMOY eta Herria Bai taldeko Filipe LASCARAY. Roger GAMOYek 15 bozka bildu zituen Filipek 2. Ondoko 6 urterentzat ontsalaz Roger GAMOY izanen da berriz Itsasuko auzapeza. Ondotik axuanten hautaketa iragan zen eta honetan ere bi zerrenda hauta izan ziren Herria Bai zerrendarena eta auzapezarena. Gure proposamenak 3 boza bildu zituen eta auzapezarenak 15 eta 1 xurian egon zen. Hautatuak beraz DUCASSOU eta MACHICOTE-POEYDESSUS anderea eta ITURBURUA, GONI eta HARISPOUROU Jaunak . Hortan, auzapezak, biltzarra berehala bururatu zuen. Filipe eta Bernadettek hitza hartu zuten euskaraz eta frantsesez, gure xedea kontseilu hortan, nolakoa izanen zen esplikatzeko, bainan ofizialki solasaldi hori ez da agertuko. Usaiak ez direla hain errexki kanbiatzen ikusten dugu. Hona, Herria Bai gure ordezkarien hitzak (azpimarratzekoa, kontseilari baten jokamoldea, euskaraz izan ziren lehen hitzak entzunik berehala xutitu baitzen lekuak husteko…bainan beste kontseilari batek atxikirik berriz jarri zen) : « Abertzale taldea, lehen aldikotz ordezkatua da kontseilu honetan eta arras kontent gira. Lehenik hemen zirezten kontseilariak agurtu nahi zaituztegu. Gure xedea, itsasuar guzien alde aritzea baita ere gure programan ziren proposamenen aitzinaraztea izanen da. Preseski, egin nahi dautzuegun lehen proposamena hau da : kontseiluko biltzarrak euskaraz izan ditezen, berehalako itzulpen sistema batekin (kaskoekin) euskaldunak ez direnentzat. Neurri hau, euskarari denek erakutsi dugun engaiamenduaren seinale azkar bat litaikela uste dugu. Bigarrena, kontseilu biltzarretan eta batzordeetan, etorri nahi duten herritar guziei parte hartzeko aukera emaitea hitza emanez. » Ixiltasun ixtant baten ondoan auzapezak ez zela posible ihardoki zuen, frantsesez baizik ezin zela aritu eta F.HOLLANDEn potreta erakutsiz « nagusiak zaintzen gintuela »…. Kaskoekin ezin zela lan egin gaineratu zuen (ONUn egiten dena ez baita ONUragarri euskaldunentzat doaika….) Lehen elkarrizketa honek, gauzak aitzinarazteko, lan eta bide izanen dela argiki utzi du.

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic