Agur eta ohore Txomin

2014-4-05

Txomin abertzale gazte kartsua zen, eta goiz konprenitu zuen Euskal Herrian behartzen zaukuten gizarte eredua injuztiziaz josia zela, hura bezalako artzainek eta euskaldunek duinki bizitzeko tokirik ez zutela. Oldartua zen Txomin, eta gure lur eta etxaldeetaz kanpoko dirudun batzuk jabetzen zirela, herritar xumeek pairatzen zutela, nehork kanbia zezakeen egoera hori, guzia ezin jasana zuen. Goiz ala berant, lurrik kasik gabe geundekela eta arotzak gure herrian bilaka gintazkela susmoa zuen. Zonbatetaraino arrazoin zuen ontsa ohartuak gira gaur. Txominek herri hunentzat zuen maitasunez eta zintzotasunez beterik borrokatu da eta bizia galduz ordaindu du bere engaiamendua. Gaur, herrian abertzaleak hautetsi ere bilakatu gira, ez da gutti. Txominek zuen axola eta egitasmo berdinekin ariko gira Herri hau euskaldunago eta zuzenago izan dadin. Gure lehen jestua hire engaiamendua ohoratzea izan dadila, eta eredu gisa gida gaitzala gure ibilbidean. Agur eta ohore Txomin,

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic