Texte complet du manuscrit « Hamar urthez auçaphezcoa » : Guillaume Berrouet, Itsasuko auzapezaren (1860-1870) eskuizkribua

2014-3-14

[1] Hamar urthez auçapezcoa 25Içan nincen Auçapez icendatua Gobernamenduaz, Itxassuco herrico, Mayatçaren 2an 1860an, M. Orcasberroren ondotic. 26Herria hainiz guibelatuya causitcen cen guisa gucietara. Deusic etcen atencionaturic. Herriari tocatzen zaizcon etchiac azken extremitatian ciren. Bidiac bere baitharic demborarekin eguinicaco manera batian. Comunac abandonatuyac, etcen memento agradablia Auçapezcuaren harceco. Herrico erresurxac ttipiac, deusic etçuten munta eguin behar cirenen eguiteco. 27Ikhusiric herria cer extremitatetan cen, efort baten beharretan cela, deliberatu nuyen moyanen harcera. Icusico da nola preparatzen nintcen cerbeit eguin behar nuyenian lagunzaren izaiteco. Conseiluyarekin acortian, herrico erresurxac menguatu gabe eguin izan dira seguidan erranen ditudan obrac. [2] Oihanac 28Ene lehenbicico atencionea izan da arbola landatcia comunetan arthaldiac ibiltcen diuzteneri. Herri huntaco comunen eremuya da 1245 hectara 41 ara eta 63 zantiara. Oihanic ez da calastran 18 ara eta 21 zantiara baizic. Comunetaco lurra arrantan emana dena da cenbeit urtheren 34 hectara, 9 ara eta 70 zantiara larre. Conseiluyac hartuya da deliberacionia hacilaren 11an 1860an, landatceco arçain bacotchac urthe guciez bortz haitz landare comunetan, abar bakhankinen goçatce aldera sucotçat. Eçaguturic yendiaren artian etcela landareric, mindeya herriac hobe çuyela eguitia, guero handic landatceo, eguin izan da Berandotcen, lehenco mindei zaharrian hirur urthez, ekharraraciric ardiez comunac gozatzen diuztenac, non yin baitciren lanera, lehenbicico aldico urrian eta hacirilan 1861an. Oro betan ez yiteco, ekharraraci ciren lehenic Errobicuac, [3] Basaburu eta Guerastoco cuartierrac. Bigarren aldian Orciacoac eta Berandotce fronterarainocoac. Hirurgarren aldian Arratecuac, Guibelarte eta Içoquico cuartierecuac. Yendia ez baitcen usatuya deusen eguiten herriarentzat, halere bilcen zen languilia. Ondoco urtian ere eguin cen eraitza frango ezcur eta gaztena eta ere landatu hirur mila haitz landare Espainiatic ekharriac Azpilcueta deitcen den herritic. 29Mindeya eguin cen conprendiaraciric behin baino guehiagoetan explicaturic bakotcharen obligacionia, eta noiz. Igande egunetan, Eliza borthan meza erran ondoan. Baitciren bakhar batzu izan etcirenac lanera lehenbicico hasi guinenian mindeyian, huna cer publicaraci nuyen berce explicacionen artian, hacilaren 10an 1861an : 30« Azceneco laneco aldian bakhar batzuc hutx eguin dute. Gauza ttipi batetaric escapatceco ez dezazuyela eracusterat eman zuyen borondate escasa. Hitz emaiten diote yaun Auzapeçac, handiagoac harrapatuco dituela [4] lanera yiten ez direnac. Ohart zirete acindaric ez balitz oihanac bere baitharic yin litazkela comunetan. » 31Guibelarteco partian ere izan zen pensamenduya mindeyaren eguiteco. Utci zen guerorat hainitz afera izanez herrian eguiteco, eta ere, maiz behartcen guinelacotz populuyaren, diruz edo lan borondatezcuez. 32Oihanic ez da guti baicic comunetan. Berandotzen fronteralaino da arbola heldu den lecuya, particularzki fagua. Orai duela berrogei urthe, Orciatic goitian etcen familiaric bici. Demboran hartan bacen abondantcian fago egurra. Oihanac gutituz dohatci, familiac emendatu direlacotz eta ez arthatu faltan. Herrico cargudunec etçuten casuric eguiten arbolen trataciaren gainian. Uzten zuten picatcera bacotcha bere aisiala, suco eta orobat hainitcetan obretaco. Ordria emaiteco arbolen gainian abisatu nintuyen arçainac, ontxa trata cezatela arbola. Bethi libertate osuan usatuyac, etçuten casuric eguiten. Ecin erreusituz erranez [5], hasi nintcen procé-berbal eguiten eta desobedient bat atchicaraci preso sei egunez, Bayonaco Tribunalac condenaturic ceren arbola ondotic picatu zuyen. Gueroztic yendia bere baithan sarthu cen, eta arbola ondoco seguidaco yeneralian ontxa uzten zuten. Ordrea eman zen fago gazteric onduaren erditaric ez picatceco, fago çaharreri ez picatceco adar guciac, eta defendatu ciren cerracuyaric eguitetic fagoz. Cerracuya eguitean destruitcen zuten oyhana, adarrac picatuz fago chedarratu berrier. Ordre puscabat eman cen oihanaren tratamenduyaren gainian eta abiatu, ontxa yohan cela beguiz eçagutceco guisan. 33Arzainec malobrac eguinarazten zaizcoten fronteraco bide principalian, uda azkenian. Beren goiceco lanac eguin eta yiten ciren seinalatu lekhura lanera. 34Faceriac acienden alhapidearen gainean 35Faceriac eguin guintuyen Baztango Alcatiarekin Dn Juan Bautista Gortary, bortz urtheren, Urriaren 11an 1860an Urdazourin. Bethico usariuetan. Bi kilometre [6] pasaturic libro ciren acindac Espainiacoan. Orobat heyenac Franciacuan distancia berian. Ardiac bi partetacuac iguzkiz iguzki erretira bacotchac bere lekhuetarat. Athaitzac 36Uhalde haundi bat eguin zuyen Mayatçaren 14an 1862an. Hainitz lekhutan etcen eçagun bideric izan zenetz ere. Hobequi conprenitceco cembatetaraino fonditu zuyen athaiz guzia : portale motchetic eta athaitz-burura eguerdico partera etzuyen harri bat utci urac yuan gabe. Orduco Sous-Prefetaren ganic ecin ardietxi guinuyen sokhorriric bidiaren erreparatceco, choilki bide ttipietaco malobrac eta bidetaco diruya soberatua zena 266 libera 32 zentima. Dembora hartan bidiac gobernatuac ciren Agens-Voyerez. Hainiz penaturic, urez bertçaldetic harriac hautxiric, cantitatiac pasatuz chalantian, antolatu zen asqui moldez, languile borondatezcuen laguntzarekin. Pentsatceco da azkenerat zein penagarri zen bidiaren arranyatcia. Continualki uhalde entrealeco [7] guciez eguiten zuyen malurra, cembeit lecutan bidia hartcen zuelacotz. Ahal ciren harriac bilduyac ciren, etcen arranyatcecoric harrapatcen urrun cherkha yuanic baicic. Yina cen dembora ecin entretenitcecua, nahiz hartan emplegatzen ciren bertce legutan emplegatu behar ciren moyanac. Tracazu handia eta despendiua emaiten zuyen bide horrec herriari. Mendy alderdico yendec ecin ekharraraciz lanera trabailuya frango emaiten zuten, nahiz obligacionia zuten ; ecen hortaco barcatcen zangoten abere lana malobretacoa, condicionerekin Athaizetarat yinen ciren bidia arranyatu behar cen aldi guciez. Eliza 37Eliza cen pietate eguin garrico estatu batian. Dorria idekia, continoco citoizez zureria ustelcerat emana. Galeriec etzuten aski soportu, zur nagusiac murruco aldetic tatchatuyac, colomac galdeiten cituzten, hala eçarri ciren beçala, khenduric punçoin mendre lehenago eçarriac cirenac. Galerietaco dornadurac dena [8] cilo handiz betiac ciren. Calostrac ustelduyac oro alchaturic erreparatu behar izan ciren. Iduri zuyen Eliza eguinez gueroz etcela behin ere erreparatuya izana. 38Ikhusiric cer estatutan cen, arranyatu gabe ecin utcia cela eta budjetian moyanic ez, posicione horrec icituric utci izan zuyen ene aintcineco Auzapeçac cargua. Mementua cen cerbeitetara hirriscatu beharcena. Egun batez bilaraci nintuyen hiruretan hogoi proprietario seroren etchera compreniarazteco certaco cen orduco bilzarria, huna seguidan eçarria cer erran zangoten oxailaren 23an 1862an : 39« Jaunac, ikusiric Eliza erreparacione beharretan dela eta herriac ez içanez moyenic, Gobernamenduyari galdeguin izan da sokhorria. Badu hilabete bat errecebitu dugula arrapostuya eta dio : herrico Elizaren arranyatceco ditugun erresurxen declaracione bat bidal dezagula, conseiluyaren eta Fabricaco membruen acortian. Guero behar duyela Departamenduco Architetac lanaren gainian debis bat eguin. Formalitate horiec bethe onduan [9] Gobernamenduyac emanen duyela, herriac emaiten duyen lauetaric bat. Herriac moyanaic ez duyen beçala balu ere, Architetac yan leçaque lan suerte hortan Gobernamenduac eman lezaquena seguric. Compreni çaçuye beraz herria obligatuya dela Eliçaco erreparacionen eguitera. Conseiluyac, Fabricaco membruekin acortian deliberatu du, eske bat eguin behar dela, contribucionetara emanic baino yendiac hobeki hartuco duyelacotz. Esperanza dugu yeneroski prestatuco den yendia. Ekharraci ciuztegu ere ikhus deçaçuyen Eliza cer estatutan den, eçagutuco duçuye ez ditekela guehiago atchic erreparacioneric eguin gabe. Içanen duçuya borondatia igaiteco dorreraino aldian sei presuna. Oro idekia da, leihorric gabe, ustelcera çureria emana. Galeriac behar dira solidoki eçarri eta Eliza zola ere peachatu. Hirur mila liberaren empleguya bada ; erraiten dautçuegu ez içaiteco uzcur emaitçaren gainian. Cayer bat eguinen da eta izanen du buruyan Conseiluyaren eta Fabricaco membruen emaitza. Herria currituco du cayer berac, [10] notac hartcen direlaric norc cembat emaiten duyen. » 40Hanitzac izan ciren dorrian. Ikhusiric necesitatia bazela, eskia eguin behar cela oroc aithorra eman çuten. 41Demboraric galdu gabe eguin cen lista bat, herrico proprietariuena eta taxa indicatu bacotchac cembat eman behar çuyen, hola hobeki erreusitceco. Oroc eman çuten taxatu çangotena. Presuna beharrac ere prestatu ciren, beren heinian, eta bildu izan cen 2460 libera. Dembora hartaco suma aski considerablia, etcelacotz dembora hartan oraino herrian Ameriketaric yinic. Erreparacionen devisa eta plana eguitiaz cargatu cen M. Hiribarren Martin, arpenteur géomètre, eta lanaren executatceco M. Pierre Anchordoqui, conseiluco membrua. Dorreco çureria ekharri cen Berandotcetic eta eçarri lehen baino gorago, forma berian, arduasaz estaliric. Lehen harlauza gorriz cen estalia, hainitz aphal emaiten çuyen begui colpera. Galerier eçarri çaizcoten colomac, ekharriric gayac [11] Athinetic fabricari tocatcen çacon arboletaric. Galerier ciluac tapa eta yar alkhiac arranyatu. Calostrac alchaturic beren lecuyan eçarri non lehenbicio paris puntac Elizan orduyan ezarri beitciren. Eliza ceruya mahain sainduyaz guibeleco aldia erreparatu eta thindatu cen. Barneco paretac oro guisuz churitu. Urthe bat lehenago hasiric thindaraci eta doraraci çuyen yaun Erretorac M. Salaberric, mahain sainduyaz aintcineco aldia. Lehenic thinduya eta doradura carracaturic khendu çacon. Icusi cen oro zur finez eguinac direla. Escultura guciac çurian eguinac eta ontxa conserbatuyac. Alda aintineco colomac peça osoz eguinac dira. Figurac zur berrian atheratuyac. Lan horiec eguin eta iduri çuyen yendiac indiferenciarekin icusten cituyela, halere estimatcen çuten eguin ciren obrac. 42Conseilyuac satisfamenduya emaiteco Eliçan [12] eguin ciren lanen gainean. Deliberacione bat hartu çuyen ontxa eguintçat hartcen çutela Auçapeçak eguin araci obra eta seguidan eman den despendioa, eta oroc sinatu deliberacioneco liburuyan Oxailaren 8an 1863an. Agrandir Original (png, 4,5k) Herrico Recueillac 43Herrico errechistruac eta recueillac, erran nahi baita Prefeturatic yiten diren Gobernamenduco ordriac eta leguiac ciren molde tzarrian, paketa listaz escatuyac, ordreric gabe, denac [13] herrautx, begui colpe itsusian. Bertze hainitz liburu ciren achalac hautsiac, nola calastraco planac. Denac achal berriac emanic eçarri ciren Bayonan, liburuca numeratuyac, urthe gucietacuac, erresqui behar orduyan harrapatceco guisan. 44Denbora berian haurren escolaco alkhi eta mahainac eguin ciren eta çaharrac arranyatu. Haur pobrentzat liburuyac erosten ciren. Hortaco bujetian eçartcen cen suma bat, behar arabera ekhar eta emaiteco haurreri. Elizaco cutchac eta arguiac 45Eliçan baciren cutchac emaztekiec beren tapicen ezcuen ontci cerbitçatcen cirenac. Etche guehienec baçuten beria eta ciren handitasunian liferentac, eguiteco manera ere ba, baciren goiti idequitcen cirenac. Embrazu handia emaiten çuten, nahiz murruyari contra ciren eçarriac, erortcen noiz nahi, ceren baciren asco lekhutan hirur eta lauetaraino elgarren gainian. Egun [14] batez Erretorac, Monsieur Darraidouc, desgustatuya, denac ereman cituyen sala handira. Yabiac etciren content. Oroc ekharri ciuzten beheiti, leheneco lekhuyetarat. Cutcha berriac eguinaraci behar cirela oro peza batetan proposatu nion Conseiluyary, eta seguidan yendia abisatu guinuyen. Huna cer erran çacoten Urriaren 25an 1862an Eliça borthan : « Ikhusiric yaun Auçapeçac herrico cargudunequin batian, Eliçaco cutchen nombria hain handituya dela, hainbertcetaraino nun ez beita lekhuric aski traburic eguin gabe plaçatceco, deliberatu dugu cutcha berriac eguin behar direla, orai bertciac diren lekhuyan peza batetan bertce hanitz herritan diren bezala. Emanen dira bacotchari bere yar lekhuyari dohazcon guisan, numeratuyac, gakhoac eskura. Ez da bakhotcha gostaco hirur libera baicic. Egun çortci meçac ondoan hartuco dira etchen icenac. Nahi duten guciec eguinen [15] dute galdia. » 46Orori ontxa idutiru çangoten eta berheala hartu ciren moyanac cutcha berrien eguinaraztecuac. Leheneco çaharrac yuan cituzten beren etchetarat eta 174 cutcha berriren distribucionia eguin cen igande batez Marchoaren 28an 1863an. 47Denbora hartan emaztekiec usatcen zuten Eliçan beren antcinean ezco piztuyac. Trabu handia eguiten çuten arguiec ; hainitz aldiz erretzen ere arropac elgarri. Foncionetaco demboran yendia incomodatcen çuten, arguiec emaiten çuten khea cela medio. Yaun Erretorarekin concertaturic khen araci behar cirela, compreniaraci cion populuyari usaya galdu behar cela arguien aintcinean atchikicecua. Ongui handia eguin cen yendiaren descansuya gatic Eliçan. Hilerriac 48Seguidan emaiteco Eliçari tocatcen çaizconac. Hilerriac ciren idequia yenden orhoit gucian. [16] Harresiac hainitz lekhutan erditara yinac, eta sarce guciac portaleric gabe. Lekhuyaren gaineco animale suerte gucietaric hilerrietan ikhusten ciren, particularzqui cherriec eguiten çuten calte handia. Malurac guerthatcen ciren eta huna certaco. Lehenago hainitz hilerrietan portalen barneco aldetic çolan emaiten ciuzten burdin grilac, guisa hortan ciren herri huntan ere. Portaleric etcen lekhuyan, guisa hartaraco sarcia, clar da malurra guertha citakela memento guciez. 49Hilerrietaco harrasiac antolatu ciren eta Fabricaco membruekin acortian eguin araci guintuyen burdinazco portaliac, despendiuac herriarekin erdisca. Dembora berian seroren etchia erreparatu cen. Murru mendriac urratcerat emanac ciren. Soleitceco campotic ernayer eman ciren burdinazco y grekac. Gaineco sala tronatu cen eta murruyac emocatu. Eliza erreteilaraci guinuen eta dembora berian [17] herrico etchia erreparatu. Ihaureco çubiari madriga berriac eçarri ciren, ekharraraciric gueyac Berandotcetic. Espeletarat bidea 50Aintcineco erran ditudan obra horiec eguitian orhoitzen nintcen herriac etçuela bide berriric eguinic nehorat. Bide haundia n°19 cen eguina, lurrac herriac emanic, 1840etic eta 1845 artian. Herri huntan orai dino nehor ez da ocupatu bide eguiten. Etcen nehon çaldi bati calupa puscabat eman citeken bideric. Bethi danic malobra bidetacoac eguiten ciren molderic gabe, ahalic lan gutiena eguinez, orobat behar etcen lekhuyetan, hainitz aldiz manaçaileric gabe, hain molde gaizqui eguiten ciren non ikhusi baitira, tumberuac hostoz estaliac, combeni etcelacotz icustia barnian zuten legarra. Bide çaharretan arroila cembeiten eguiten hassi (sic) berriac ciren basuren istant baten khenceco. 51Cantonamenduya, Espeleta, etcen bideric Urçumun [18] gaindi baicic, çaldizcuen eta oinezcuentzat. Bidiaren plana bacen eguina Basaburun gaindi 1848an Monsieur Hiribarren eta Prefetac aprobatuya. Hirur herric behar zuten bidia eguin, hasiric bide handitic n°19 eta Espeletaco carricala. Itxasuco herriac erdia, Espeletac ehuneco berrogoi eta Luhusoc ehuneco hamar. Dembora hartan Espeleta Baseburun baciren fabricac kaolinaren trabailatceco. Nagusiec pusatcen zuten bidia eguitia nahis, beinan herri hunec seguric etçuyen moyenic. Arrazoin horren gatic utci çuten hasi gabe bidia ene aintcineco hirur Auçapecec. Etcen facil eguitia, 4048 metra luce baçuyen herri hunec eguiteco. Bidiac hartcen çuyen lurraren indenitatec munta çuten 5500 libera, eta santima bat ez pagatceco erraiteco maneran. Gu ere situacione berian causitcen guinen. Ikusiric dificultate horiec 1861an examinatu guinuyen gastuetaric eta indenitatetaric escapatceco bacenez moyanic. Macharretic [19] Celhaico ondoa beheity hartuz eguin othe citeken. Espeletarat yausteco patar sobera causitcen cen. Etcen berce moyenic Basaburutic eguitia baicic. Abiatu guinen lehenic bidiaren ikhusketan, maiz plana eguilia M. Hiribarrenekin. Lekhu gehienetan bacen bidia (en état de lacune) naturalki eguin estatuyan. Errecartetic Haranera lehenago içana cen bidia oraico lekhutic, galduya cen, etcen orgaric pasatcen ahal. Haranetic Espeletaco alderat etcen bideric. Mintzatcen nituyen lurren yabiac, yaquiteco desiratcen çuten bidia eguitia. Batian erraiten çautaten bayetz, ondoco piayan orobat ez. Bi urthe pasaturic yan ciren indenitateric pagatu gabe lurren ardiesteco. Cer desgustuyac izaiten nintuyen hainitcetaric ! Batzuyetan elhe gaitxes garriac. Beinan ahantzten ciren cerbeit eguin nahi nuelacotz. Azkenian eman ciusten lurrac compreniaraciric etcela bideric bercenaz eguinen. Batzu hasi ciren emaiten eta guero heyen exempluya seguitu çuten bertzec. [20] 52Dembora hartan Ponts et Chaussetaco Inguignadorearen carguco ciren bidiac. Arrondisamendu huntaco cen Monsieur Boura. Egun batez Saran guerthatu guinen etche berian. Ezagutçac eguitiarequin erran nion bidez ocupatu nahia nincela. Desiratcen nukela ene etchera yin baladi seguidan biden examinatceco. Etçuyen dembora handiric pasatu yin gabe. Içan guinen bide intres communaren icusten n° 49. Examinatu zuyen plana aspaldian eguina, lekhuaren gainian comparatuz. Errecaco etchia barna norteco aldetic cen bidiaren plana hartuya. Etcelacotz guisa, orai bidia eguina den lekhutic traçaraci çuyen. Itxasuco partian, Errecartetic fite hasiric, Haraneco etchiaren guibeletic cen traçatuya penciac barna. Oraico lekhutic ardietxi cen nahiz bacen patar sobera. Indenitatiac [21] ez pagatceco eguin cen modificacionia. Bidiaren eguitia neholere necesario cela orok ikhusten zuten, ez choilqui herri hunentzat baicic ere urrunagoco piayian çabiltzanençat. Cambon gaindi çabilan yendia carrosez edo orguez behar cenian baliatu, eta dembora hartan nolacoa cen Imbidiaco erreca ? Ecin pasatuya. 53Moyanek falta eguiten çaucuten bidiaren eguiteco Basaburun gaindi. Erran çaharra ensayatu gabe ez dela deusic izaiten, ez eta ere erreusitcen irriscatu gabe. Hemen erran behar dut gauça bat : herrietan Auzapeçac behar litezque eguin aisian bici direnetaric. Aisian den guiçona ocupatuco da herrico aferez ; bederen noician behin. Bere lanac ecin eguinez penatcen den hura, herrico aferez arrarozki ocupatuco da. Holacoec ez lukete hartu behar Auçapezcua. Herria abisatcen eta malurusten dute presentian, bai ethorkiçunian ere . [22] Erran nahi baita deusic ez eguin eta cerbeit eguin leçaquetenac empechatcen diuztela deusic eguitetic. Comparacione bat behar dutenean herri hunen gainian ez hala guerthatuco delacuan aguian. Lehenago conseiluya hainitz ocupatcen cen mindei baten eguiteco Berandotcen, icusiric hainbertce lur alfer baduela herriac hetan landatceco. Ya badira haitz landariac asqui handiac eta seguidan içanen zazpi edo çortci mila, ecin estimatuyac lecu hartan. Malur handia litaque herriaren (sic), mindeya eguin cen bezala bil araciric yendiac landatzen ez baluzte. 54Ikhusi nuenian esperantza bazela bidiaren eguiteco, batetic lurrac urriric izaiteco, esperantza eta Gobernamendutic socorria izanen nuela izquiribatu nuyen ene anaya Domingo Zacatecasera (Amérique) erraiten nioyelaric nola ocupatcen nintcen Basaburun gaindi Espeletaraco bidiaz, sokhorri beharretua nincela. Ene idera complitu çuyen. Bidali zauzkitan mila eta bortz ehun libera suscripcione baten medioz bilduric herritarren artian. Ya bacen arrazoina Gobernamenduayari sokhorriaren galdeiteco. M. Boura Inguignadoria yaquinsun eguin nuen. Erran çauntan mila libera izan arazico zauzkitala Prefetaren ganic. 55Isquiribatu nioyen M. Goyetchi, cantoinamenduco conseilu yeneraleco membrua, baliatciaz ere izanarazteco erran mila liberac. Hainitz ongui prestatu cen eta ardietxi esperantza cena. Berac ere eman cituyen hirur ehun libera. 56Bidiaren idequitzeco erresurxac bildu ahal ciren becen fite, nibelamenduya hasi Urriaren 2an 1864an. M. Hiribarrenez, eta escu lana Martchoaren 5an 1845an, regiaz, taxa emanic, herrico languiler. Bilcen ahal ciren erresursac eguin ahala bilduric ere etcen batere sobera. Hortaco [24] bide handico malobrac galdeguin ciren Basaburuco bideco, conseiluyaren deliberacione baten medioz eta ardietxi guinituyen. M. Boura cen causatcen çuyena emaitia edo errefusatcia, certaco Préfeturatic yiten zaizcun biden gaineco conseiluyen deliberacioniac. 57Ontxa pentsatuz eta moyanen izaitera hainitz enseyaturic huna cer erresurxen gainian khondatzen guinuyen Espeletaraco bidiaren eguiteco Basaburun gaindi : Agrandir Original (png, 7,3k) 58Abere lana malobretacua cerbitzatu cen lurren kharreyatceco batetic bercera. Taxatcen çuten cer cantitate egunian behar çuten kharrayatu. Baçuyen urthe bat emana cela malobrac thaxatuz eguiteco usariua. Gorago eman suma horrekin etcen bidia edequia baicic. 59Bidia idequi onduan harristatu cen, ez yendiac desiratcen çuyen becin fite, certaco insuportable baitcen han ibilcia dembora umia cenian. 60Ondoco urthetan ere ardiesten guinituyen bide handico malobren parte bat bederen Basaburuco emplegatceco. 61Pilotaco plaça arras bardin gaitz cena, [26] arranyatu cen hainitz lur ekharriric nivelatceco, lapitz chehia eçarri gainian, ekharraraciric athaiz burutic. Dembora berian landatu ciren Arrosaco etchiaren aintcineco platanac. 62Bide berri gucian pagatu cen indenitatec etçuten munta 500 libera baicic, cerracuyequin 900 libera. Bidiaren eguiteco lurrac eman ciuztenekin, herriac eguin cituyen proceberbalac urriric lurrac emaiten ciuztelaco declaracionea, paper imprimatuyan, ceinac merian baitira alchatuyac. 63Espeletari tocatu çacon bidia onduan eguin cen, indenitatiac pagatuz proprietario gucier. 64Marchoan 1865an landatu ciren 165 peupliers landare, bide handian n°19an, bidiaren bi bazterretaric, Anchordoquitic hasi eta seguidan. Budjeta 65Huna seguidan eçarria Itxassouco herriaren situacionia, erresurtxac, bujeta eguina Mayatçaren 11an 1865an. 66[27] Urtheco errebeniua 8925,65 Suportatcen diren gastuyac 8920,23 67Herriac baditu bere disposicioneco ekhartcen diren sumac. Agrandir Original (png, 20k) Athaitzetaco bidea 68Basaburun gaindi Espeletaco bidia eman zenian eguiteco. Egun batez languiliac ikhusiric heldu guinelaric erraiten M. Bourac ez nukenez [28] ocupatu nahi Pas de Roland-go bidiaren eguitiaz (Administracioneari lehenago aiphatua guinuyen). Bayetz erran nion, nahiz lan penatu bati hasi behar nintcen. 69Erran nion bidia eguiten ahal balitz herriaren abantail handia litekela. Herrico yendiaren bortzetaric biac Athaicez goitian bici direla. (?) reina handia dutela, gauça guciac buruz edo çaldien bizcarrian pasatcerat obligatuyac. Uhalde entrealeco guciec bidia hainitz lekhutan funditcen, aldi guciez herria obligatuya arranyatcera, mendico habitanten medioz, obligacionea dutelacotz ceren barcatcen çaizcoten malobretaco abere lanac. Diferentcia horrek ekharcen duyela herriari urthe guciez hirur ehun liberaren malura. Erran çautan Inguignadoriac herriac eman nahi badu cerbeit, izanaracico çuyela sokhorria fite idequitceco guisan. Informatuco nintzela erran nioyen. Adreçatu nintcen ene Americano laguneri eta fite muntatu cen suma bat hirur mila liberetan pasatcen cela. Ene anaya Domingo [29] berac eman cituyen mila libera. Herrico conseiluya yaquinsun eguin nuyen eta consideraturic moyanen harceco manerac bacirela, comunicatu nioyen M. Bourari yaquin ceçan herria prestatcen cela yenerosquy. 70M. Dauribeau Prefetac bil araci çuyen herrico conseiluya, deliberatceco bidia eguitia nahi cenez eta cer erresurx duyen herriac emaiteco. Deliberacionia hartu cen, bortz mila libera suscripcione borondatezcuaren medioz eta escu lana yendearen borondatera. Oro zazpi mila libera. Seguidan eman çuyen ordria Prefetac, bidiaren plana behar cela eguin Bidarraico limitera artino, Harnabaleco gaineco aldera. Plana herriac eguinaraci behar çuyen. 71Huna cer publicatu nuyen Eliza borthan, urriaren 16an 1864an : « Prefetac desiratcen du Athaizetaco bidiaren plana hartcia Bidarraico lurrera heldu artino. Planaren eguiteco gastuyez herria behar da cargatu. [30] Berheun (sic) libera behar da atchiqui plana eguiten deneco. Herrico Auzapheçac mintçatu ditu cembeit proprietario diru horren bilciaren gainian. Prestatcen dira gogotic bacotcha bere partiaren emaitera. Athaizez goitian eguinen da diru horren bilceco esquia. Oroc ikhusten dugu erloiric gabe guirela herrian. Triste eta desohore da gabe izaitia. Erloya behar da arranyatu. Bi urthez nahi du garantitu moldazailiac. Ez badu erreusitcen ez du pagamenduric galdatzen. Itxassou beherian eguinen da erloyaren arranyatceco esquia. Lehen eman duzuyen hiruretaric batez içanen cirete thaxatuyac. Auzapheçac esperantza du lehengo borondate berarequin emanen duçuyela tocatcen çautçuena, ikhusiric ocupatcen dela ecin utzizco herrico aferez. Ez uste izan sobera ocupatcen guirela, batzu bertciac becen importantac dira eta conprenitcen duçuye. Espeletaraco bidiaz questione, bidia pasatu behar den lecuco proprietariuac prestatcen dira [31] yenerosqui, emaiten diuzte urriric lurrac. Guero badira indar eguiliac, non herria batere behartu gabe bidia eguinen beita. Athaizetaco bidia gure indarrez goragocua da, bainan ez da faltatu behar, ahal arabera laguntça casuya yiten denian. » 72Esquia eguin cen eta bildu orotara 416 libera. Bidiaren plana eguin zuyen M. Hiribarrenec. Prefetari bidali eta aprobaturic turnatu çuyen herrirat, ikhus ceçan conseiluyac eta populuyac. 73Bilaraci nuyen herrico proprietario cembeit, conpreniarazteco ez dela Gobernamenduya ocupatcen bide horren eguitiaz, yaquin zezaten ahalaren arabera eman gabe etcela bideric hasico, etciten flata Gobernamenduyac eguinen çuelacuan. 74Huna seguidan cer erran çangoten Hacilaren 12an 1865an : « Afera serios eta importanciazco batez ekhar araci ciuztegu hunat, Athaizetaco bidiaz questione. [32] Adituac cirete bide horren equiteco desiretara trabailatcen guirela, lagunduyac izaiteco esperantzan eta ardietxo dugu fagore hori. Moyanac badira eta behar guira baliatu ocasioniaz. Prefetac emaiten dauzcu hasteco bortz mila libera. Orai beretic hirur mila gure cerbitçuco dira. Sokhorri hori eman du Prefetac, ceren conseiluyac declaratu duyen herriac emanen tuyela orai hasteco orotara zazpi mila libera, suscriptione borondatezco baten medioz, eta esku lana harrequin. Herrian dugun plan bidiarena Sous-Préfetac bidalia ; ikhus deçagun eta delibera definituqui eguitera gaudenetz. Ez da Prefeta ocupatcen bide hortaz, herri bidia delacotz. Sokhorria izaiten badugu ardietxico da adisquiden medioz. Bada emaitza bat Americanuena hirur mila liberetan pasatcen da. Ikhusiric abantail horiec, norc errefusatuco du çuen artian partiaren emaitera ? Ikhusten duzue bide hortaz profitatzen ez direnec emaiten dutela suma bat asqui handia. Ikhusten dute [33] herria bi pusquetan dela. Ikhusten dute uhalde guciez ecin peachatuz cembat tracazu eta despendio duyen, bertce bidetan emplegatu behar diren erresurxac Athaizetan emplegatcen direla. Hitz batez erraiteco, ikhusten dute 1855an 1856an eta lehenago aiphatua dena 1862an becelaco uhaldiac eguiten baditu, nequez eçarrico dela oraico estatuyan. Badute consideracionia behar guirela izan batçu bertcen sokhorrizaile, ahal ditaquenian. Erranen çautzue bakotchac cembat eman behar duyen, orai erdia eta urthiaren buruyan gaineracua. Perceturraren escuetan behar da depositatu emaitza hori. Bidiaren eguitia gostaco da. Halere bentzutuco dugu eta eguinen, gure aincinecuec moyanetara ecin helduz, guticia handirequin egui gabe utci izan duten obra. » 75Demboraric galdu gabe seguidan eguin cen esquia eta eman çuten bai behereco habitantec, nola mendicuec, bacotchac bere partia. Lanac ciren, orai [34] errechago dira eguinac ikhustea. Moyanic etcen eta obrac eguitecotz behar ciren fondatu. Bonurra enetzat, erreusitu baita eta ororen profituya presenteco eta ere ondocoentzat. 76Inguignadoriac, M. Bourac etzuyen nahi demboraric galçadin. Bidiaren traçatzeco piquetac eçar araci cituyen bera present celaric Athaiz gucian Hacirilaren 26an 1865an. M. Longuet eta M. Hiribarrenenen medioz. 77Berria hedatu cenian bidia eguin behar cela, hainitzer iduritcen çangoten ez guinuela erreusituco, lan terriblia celacotz ; iduritcen çangoten gure indarrez goragocoa. Ibili ciren entrepreneurrac, bide eguiliac icusquetan ; soinac uzcur eta turnatcen ciren icituric ecin comprenituz lana. Harroca hutxic baicin etçuten icusten, etcitezquen mentura galdeitera cembat behar çuten metra curanteco. 78Guretçat ere dificultate berac ciren, bainan hasi behar eta deliberatu guinuyen regiaz eguitera, erran nahi baita yornalean. Dembora hartan [35] ez beitcen herrian minurric ekhararaci ciren herriz campotic. Nesesario ciren tresnac eguin araci ciren ; tarateluyac, mailuyac, palangac eta haintzur picuac. Hain cen harri borthiça, non alceiru urthuya emanez tarateliyetan, halere harrien hausteco dificultate handiac baitciren. 79Hasi cen bidia M. Hiribarren surbeillant, Athaiz burutik, orai murruya hasia den lekhutic, Oxailaren 6an 1866an, eta lehembicico mina tiratu 14an, hilabete berian. Bide çaharra oraino murruyaren oinetaric cen, pasaya libro utci behar lana frango emaiten çuyen bidiaren libratcen harrietaric. 80Nahiz esperantza guinuyen lagunduyac izanen guinela Administracioniaren partetik, icusiric lan handiari lotcen guinela, adreçatu guinen gure conseilu yeneraleco membruari M. Léonce Goyetchi. Bidial guinuyen memorio bat eguina, Meriaco secretariuac, M. Jean-Pierre Berterechec, çoinetan explicatzen [36] beitzanzcon Athaicetaco bidiaren importantcia, bai herrian eta herriz campoco, Prefetari presentatceco sesion ordenarioan. Ondoren ona ekharri çuyen, lagunduac içan guinen eta M. Goyetchec berac eman çaucun 250 libera. 81Huna cer erresursa izan cen Athaizetan bide eguiten empleatzeco, çoinarequin idequi baitcen lau ehun metraren inguruya. Agrandir Original (png, 7,3k) 82Espeletaco conseilu errebisioneco egunian Mayatçaren 9an 1866an, Prefetac, M. Darribeau izan zuyen borondatia aceptatceco ene gomita gosaitera. Yin cen bere seguidago yendequin : M. Boura, Inguignatoria, Cunisse, Sous-Prefeta, Dasconaguerre, conseilu yeneraleco membroa, Dihursebehere, Saracua. Athaizetan orducotz minurrec baçuten bide lekhu pusca bat tiroca harrocac alcharaciac. 83Ikhusi çuyen Prefetac chantiera eta bide eguin behar cena. Sordiesa çancon beinan etçuyen erran solas lotxatcecoric. Bide handitic, grande communication n°19etic eta Athaizetara oinez çabilan yendia, etcen posible berce maneraz. Yende estranyera gueroago guehiago çabilan. Emperadoria izan celacotz behin baino guehiagoetan. Berçalde M. Dasconaguerren obrac Les échos du Pas-de-Roland, fama handia emanaraci cioyen. Prefetac ikhusiric bidiaren importantcia habitantenzat eta nola estranyerec [38] hartu zutelacotz afectione bat promenatcerat yiteco, proposatu çauntan carrosa bide bat eguin araci behar nuyela bide handitic eta Athaiz burura. Bortz ehun libera emanen zaizquitala. Sokhorri tipia cen bainan aceptatu nion, erran bezala neholere nesesario celacotz eguitia. 84Hemen ez nauque gauza bat erran gabe. Ascotan suertia ondotic ibilcen çaucu ; ez guira baliatcen hainitcetan neglientzeaz edo erreflectione escasez. Ur handico burdinazco çubico pasaya libratu zen 1844an. Zubia eguiten hasi gabe entreprenurrac abisatu zuyen herria, proposatcen çuelaric cer enfort eguin gogo zuyen pasaya libro izaiteco. Fornitu behar cen harria, sablia eta çureria. Orotaric pusca bat forni citaiqueyen. Orduco Auzaphezac, bere funtxian, bilaraci cituyen proprietario hainitz cuartier gucietaric. Menditarren aldia yin cenian beren opinioniaren emaiteco, declaratu ciren erraiten zutelaric, heyec etçutela zubia batere profitatuco. Auzapeçac erran behar bidian menditarrec profitatzen [39] çutela beheriarrec profitatcen ez dutena frango, batac bertcia compensatcen çutela. Huna cer erran cioten eta huntan despeitu : « Ni ere gutitan pasatuco niz eta pasatzen nicenian pagatuco dut aldico sosa. » 85Zubico tarifa Sous-Prefeturan egon cen asqui dembora, oroc ikhus ceçaten erreclamuric balinbazen eguiteco. Herri huntacoric nehor etcen aguertu. Auzaphez bera ez da libro zubian pasatcera pagatu gabe, herrico aferez yohan bada ere. Hola guidatuyac izaiten dira hainitzetan herriac, ez da estonatu behar izanagatic penatuyac ontxa guidatu faltan. 86Erraiteco zein lehku destartac ciren hauc. Bide handitic Athaicetarat estranyerac guidequin yoaiten ciren. Unhatuyac ibilcen ciren bide tzarra celacotz, dena harri eta cilo. Bide handitic eta Uhalde Etcheverrira etcen clasatuya. Cerbitçu guti çuyen bidia cen orduco maneretan. Halirico intha etcen bi metra çabal baicic ; bethi causitcen ciren [40] artho çanguak ustelcerat botatuyac, handic aintcina behinere hainçur colpe bat emaitecua. Uharretuya pasa eta etcitequen izan lehku tzarragoric, dena ur eta liga, pausu gaichtuac ciren eguiteco. 87Bide berria Athaizetara hasi cen Mayatcian berian, malobren medioz eta izan cen borondatezcua frango, galdia eguin eta Errobico cuartieretic eta Olasurretic. Erran behar da yendia prestatcen cen. Icusten çuten progreco marcha bat herrian behinere izan etcena, horren medioz curayestatuyac obeditcen zuten. Bidiac hartu cituyen lurrac proprietariuec urriric eman ciusten. Uda berian bidia eguin cen Athaitz burura. Nahiz bide peza ttipia cen eguin cena, merecimenduzcoa causitcen çuten, herriaren erdira carrosac yuan araztia, aincinian orgac nekes ibilcen ciren lecuyan. 88Gauzac certaric hasten diren erraiteco. 89Athaicetan bidia hasi eta Administracioniari yin çangon gogora bideco plan berri baten eguiteco [41], Bayonatic Milafranca hartcen dela, ur heguiz, Cambo beheretic ur ona gaindi, Itxassun Garatera, eta Athaizetaric. Pusatuya cen plan hor celhai celacotz eta laburtcen Orçaicen gaindi Donibane Garacira yuaiteco. Gobernamenduya sanyatu cen eta harequin iderac, projeta gueldituya da aintcina seguitu gabe. 90Dembora hartan Emperadoria lekhu huntarat yiten celacotz, azqueneco aldian Urriaren 12an 1867 - Athaitzetara, etcen pensatcen baicic agradamenduyen eguitea. Inguignadoreac, M. Bourac, eguinaraci çauncun bidiaren plan bat. Bide haunditic Etchauzan barna, Magnoteneco harroquetarara ; hantic ur heguiz Camboco ur onera. Bidia gostu behar cen 19.000 libera ; bi herriac behar ciren cargatu gastuyez. Conseiluaren deliberacione baten medioz errefusatu çuyen herriac, choilqui planaren eguilia pagatu behar izan cen 56 libera. 91Auzapheça nahi bada ocupatu, hainitz eguin eta [42] eguin araz deçaque herrian. Içaiten dira cuartierrac desiratcen dutenac beren bidiac arranyatcia. Ocasione hortan Auzapheça acort behar da proprietario principalenequin. Eguna hartu lan arte batez malobra borondatezcuena. Hola arranyatu cen Eliza bidetik eta Oxandabaratcia arteco bidia ; billetac emanic Apirilaren 6an 1867an plaçaco cuartierrecueri, Panecau eta Errobico parte bati. Bide gucia dena harri basurec arroilatuya cena, eçarri cen çabalduric eta bardinduric asqui ederqui. 92Icusten da bi urthez içan dela Emperadoriaren sokhorria Athaizetaco, Biarritcera yin aldietan, udazquenian. Prefetari emaiten çuyen diruya eta Inguignadoriac partitcen behar cen lekhuetarat. Emaitetic guelditu cen Anqueta bat eguin celacotz Francia gucian industria eta laborançaren gainian. Hori cela medio facilitatu cituyen sokhorriac herrier Prestamuyaren medioz çantima aditionalac emanic edo laugarren malobraren medioz, aintcinago explicacioneac [43] ikhusico diren bezala. 93Erretabla Departamenduyan escatcia debecatuya dela eçarri cen. Orobat enseigna bide handian. Athaicetara distancia cembat den indicatcen duyena. 94Faceriac 95Faceriac Baztango bailliarequin erreberritu diren aldietan, condicioniac eman dira 1820an eguinetan, zoinaren copia herrian baita. Baztango ardiac hemen libro Mundarrenaraino alhatcera, Itxasucoac han distancia berian iguzquiz iguzqui alha eta bil bacotchac bere lekhuetarat. Behiac eta behorrac libro bordatic athera eta gabaz ala egunaz bere guisa ibilcera. 96Guc eguin aintcineco faceriac ciren 1847an, hamar urtheren condicione beretan. Bainan etciren hala pasatu. Biltzarrian Espagnol norbeitec erran behar izan zuyen hitcez arçainic ez libro cedarrietaric aintzina seguitcera ardiac. Hemengo Auçapeçac hala sinhetxi eta etcen curios izan edo ohartu solament [44] faceriac nola eguinac ekhartcen cituyen iracurrarazteco. Cer inteligentcia ! Comuzqui horiec dute guehienic desiratzen Auçapez içaitia. Yartcen dira Secretariuac cerbitzatuco dituelacuan. Secretariuac yuanen ditu erresistruac eta correspondantcia, bainan herria obra guti eguinaracico, yeneralian, ez delacotz haren debuarra. 97Hemengo arzainac ardien seguitcea ez libro izaite horrec hainitz penaraci cituyen. Guc ere bortz urtheren eguin guinintuyen, çoinac finitu baitciren Urriaren 17an 1865an. Faceriac eguin eta Baztango Alcatia fite sanyatu cen. Sarthu cen berriac nahi izan çuyen faceriac erreberritcia erran nahi baita, arçainac cedarrietaraino ardiac segui eta han abandona desiratcen çuyen. Letrac eguin guintuyen elgarri eta azqueneco asqui seriosac. Beren nahicaria etçuten pasatu. Dembora finitu cenian faceriena, nahi izan guinuyen erreberritcia leheneco condicionetan, errefusatu çuten. Nahi çuten faceriac [45] eguitia bainan ez libro arçainec cedarrietaric aintcinago ardien seguitcera. Pasatu cen dembora aphur bat. Artetan eguiten zauzcuten arrangurac letraz. Hemengo acindac baçabilçala hango lurrian. Azquenecotz bahitcen hasi ciren. Guc ere eman guinintuen ordriac bahitceco. Hortaric lekhora makhurceco arrazoinac emaiten zauzcuten Espagnol arçainec. Cedarriac eçarriz bertcen artian, berec nahi çuten lecuyetan. Azquenian peçoina eguin çuten iguzcaico menditic eta 77co cedarrira heldu artino, Franciacuan sarthuz, erran cedarri hortara heldu baino lehen. Erreclamatu guinen eta conbenitu bidalciaz zoin gure trenchorac fronterala, çoinac bildu baitciren Mayatçaren 23an 1868an. Etciren acomodatu Espagnol Delegatuyac arrazoinatcen çuyen lurren ichuriac eta lephuac heyec gozatu izan diuztela eta usariuac etciuztela galcerat utcico. Prefetari erreporta bat eguin guinuen. Hunec lecuyaren gaineco plan bat eguin guineçala eta bidali izan çancon. Orduyan baciren bi [46] erresumetaco Delegatuyac ocupatcen cirenac fronteraz. Prefetaren desmartchen medioz gure aferaren chuchentceco icendatu ciren Delegatuyac ; hemengo cen M.Boura, Inguignadoria. Afera hoir hola gerthatu cen beçain fite Espainiaco erreguina Isabelle khendu çuten tronutic. Imperiua ere fite erori. Horiec direla medio gueldituya da diferentcia arranyatu gabe. Hain gogor zaudenac, Baztango arthaldedunac faceriac ez eguin nahiz, azquenecotz facerien eguitia ekharraraci ciuzten bertciac arrazoinera. Eta orai hitcez combenituric badabiltza ardiac comunetan çainic gabe. 98Huna cembat bahitu ditugun Espagnol hacindac lau urthe eta erdiz ; hasiric Mayatçaren 9an 1866etic eta hacilaren 6an 1870 artino : behorrac 95, behiac 92, astuac 5, ardiac 937, behiac eta behorrac pagarazi 40 sos bakharra, hec hala hasi cirelacotz, eta ardiac bortz sos bakharra. Espagnolec ez dute bahitu guc eguin dugun nombriaren erdia. Gure bahicuntzec munta [47] dute 598 libera 25 centima. Halere ez da gastuyenic bildu ; bethi continuan çain bat fronteran delacotz. Itxasuco Populuya 99Atheratuya Mayatçaren 29an 1866an Agrandir Original (png, 34k) 100[48] 101Guiçonac : Ezcongayac 404 Ezconduac 229 Alhargunac 37 670 102Emaztequiac : Ezcongayac 477 Ezconduac 232 Alhargunac 55 764 Presunen totala 1434 Liburuyac 103Gobernamenduya guisa gucietara aplicatcen cen dembora hartan. Içan cen bolta bat nun hiri eta hainitz herritan bibliotequen fondatcia cherkhatcen baizuten. Huna cer guisetara, Ministruec curayestaraciz fundatciaren gainian, aguinduz Gobernamenduyac eguiten tuela laguntzac, herriec emaiten duten arabera. Herri hau ere behar cela figuratu bere heinian deliberatu guinuyen dirua bildu behar cela eta bil arabera liburuyac erosico cirela. 104Huna cer publicaraci guinuyen Eliza borthan Abendoaren 15an 1867an. 105« Laborantzaren eta bertce hainitz descubrimendu [49] eguin den gaucen gainean, Ministruac desiratcen du yendia yaquinsun eguin dadin. Hortaco nahi du bibliotecac forma diten herri gucietan, ez choilqui haurren escolatceco, bainan ere etchetan dauden yendiac. Cer ere obra desiratcen baita iracurtcia, prestatuco dira, funditu gabe ibilceco condicionerequin. Herri hau ez baita berceac baino guibelatuyago izan behar, suscripcione bat eguinen da particular gucien artian. » 106Esquiaren medioz bildu cen 82 libera. Hautatu ciren liburuyac eta erosi Parisen, obra ttipiac 35 toma, laborantzaren eta piaya instruicorrez (sic) mintzo direnac. Cedarriac 107Comunetaco lurrez herria baliatzen ez delacotz, beriac dituyen bezala, limitac nun tuyen yaquiteco, emanaraci ciren cedarriac proprietariuen eta comunen artian, intresatuyen presentcian, Aphirilaren 23an 24an eta 25an, 1868an, hasiric Guerastotic, Orcia, Cherrenda eta Guibelarten, Bidarraico limitera heldu artino. Cedarrien berificaçailea cen M. Hiribarren [50] Arpenteur géomètre. Aintzinetic hartu çuyen limitetaco copia herrico planetic. Leheneco limitac eta hetan cedarria harrapatu cituyen ; escas ciren lekhuetan eçarri ciren. Cedarrien berificacionia eguin cen guero salceco iderarequin. Dembora hartan eta oraino lehenago, Gobernamenduyac nahi çuyen eta engaiarazten cituyen herriac, lur probetchuric emaiten ez duten gucien salcera guero profituya eman deçaqueten guisan. Herri huntan comunen examinatcen ibili cen çuyela bi urthe Conduteur (sic) bat Ponts et Chaussées tacua. Cargua çuyen examinatceco cer clasetaco lurrac ciren. Lurren parte bat arbola landatceco guisa cela eta bertzia acinda hazteco eguin çuyen arraporta. Cedarriac eçarri eta salcerat eman gabe guelditu ciren, bertce aferac presentatu cirelacotz eguin beharrac. 108Yendeac yaquin deçan nola ocupatcen diren presuna batçu, huna seguidan cer publicatu guinuyen Eliça borthan hacirilaren 2an 1868an. 109 [51] « Auçapeçac abisatcen tu comunetan cedarri ateratcen haiçan direnac eçar ditzaten bere lekhuyetan. Bai ora eta berdin gure ondotic yinen direnec, harrapatuco diuztela limitac eta cedarriac, calastraco copia eta plana herrian direno. » Prestamuya 110Bidiac guintuyen hasiac eta icusten lana guelditcera yohan cela erresurxic ez izanez aintcina seguitceco. Gobernamenduyac eman çuyen legue bat çointan facilitatzen baitçuen herrier diruya, prestamuyaren medioz. Herri hau ere baliatu behar cela ocasioneaz, deliberatu guinuyen bilaraztia conseiluya eta guehien contribucionia pagatcen çutenetaric ; huna cer erran çancon bilkhuyari, hacirilaren 2an 1868an: « yuan den Uztailaren 11an eman du Gobernamenduyac leguia Francia gucian bide bicinalen eguiteco. Erresurxac emaiten ditu nahiarequin herriac balia diten. Prestatcen du diruya ehuneco 4an [52] intresa, condicionerequin 30 urthez intresa pagatuco den. Urthe horien buruyan capitala barcatcen du eta bertzalde emaiten prestamuz intresian atheratzen den becembat. Huna comparacionia : mila libera intres eguinez 25.000 libera içanen dira eta bertce hainbertce sokhorri, erran nahi baita 50.000 libera. Diru hori emplegatu behar da hamar urthez bide eguiten. Sokhorri hori emaiten du Gobernamenduyac eçaguturic oraigo sistema seguituz ez ditezquela bidiac eguin. Ministruac Prefetari eman duyen ordriaren arabera yuan den Buruilaren 22an, herriec ez dute dretchoric içanen sokhorri hortan nun ez duten ahalaren arabera enfortic eguiten. Gobernamenduyac eçagutu du Anquetaren medioz Francia gucico populuyaren nesesitateric handienea, eta eguin deçaquen fagorerik hoberena dela biden eguiteco sokhorriaren emaitia. Hortacotz bil araci ciuztegu hunara. Intres yeneralaz denian questione seriosqui behar da penxatu. Ororen artian cerbeit eguin behar [53] dugu gure eta ondocuen probetchutan. Huna cer proposatcen dugun: hirur çantima adicional emendatcia contribucionetan eta ardien taxatcia communen goçatce aldera. » 111Hasi ciren bacotcha bere opinioniaren elgarri erraiten. Acort ciren azquenian, maiz herrietan guerthatcen dena ez emaitia eta ez eguitiaren gainian. Examinatu ondoan Auzapeçac proposatu çuyena, mayoritatatia nagusitu cen presamuyaren ez eguiteco. Ardien taxa 112Gobernamenduac herriari socorria emaiteco leguia eman çuenian bide bicinalen eguiteco, orotan clasaraci cituyen, nesesario cirenac eta herriac eguin ala citçazquenac. Herri huntan clasatu guinituyen, lehen clasan. Bide hainditic eta athaicetan gaindi, Bidarraicua heldu artino, orobat lehen clasean, Perusquienetic Oliosenia barna, Otxandabaratcera, eta handi Ordoquira ; bigarren clasan, Larrenartetic Haidarrenia barna Espeletarat ; hirugarren clasan Indianonetik [54] Fagolara. Ocasionia cen aldi guciez erraiten nioyen Conseiluyari behar guinela baliatu Gobernamenduyari biden eguiteco emaiten duyen sokhorriaz. Erraiten ere çangoten hainitz herritan cer sokhorri içaiten zuten, prestamuya eguin etçutenec ere, laugarren malobraren aldera, edo çantima adicionalac herriari imposaturic. Berri hoyec guciec etcioten batere impresioneric eguiten. Erran nahi çuten bacotcha gure aferac eguin ditçagun eta ez guiten bertcez batere ocupa. 113Herriac duyen sokhorria ardien taxatcia cela icusten guinuyen comun goçatce aldera. Zortzi mila ardiren heina hazten da herrico comuneri datchicola. Comunen contribucionia herriac pagatzen duenaz gainean, çucen da taxa paga deçaten acindec. Acindaric ez baladi ibil comunetan, oihanac forma litazke, guisa hortan herriac baluque errebenio frango. Erran diren casu horien gainian, huna cer declaratu çangoten conseilucoeri Oxailaren 7co bilcuyan 1869an : [55] « Conseilu yeneraleco membruac bildu izan dira yuan den hilabetian Pauben. Gobernamenduyac hamar urthez bidetaco emaiten duyen lehembicico partimenaren eguiteco. 200,000 libera yin dira Departamendu huntara. Sokhorria eman dute cerbeit efort eguin duten herrier, eta Prefetaren arabera hola seguitu gogo dute. Arranguratu dira ceren guelditu guiren guibelerat, hainbertce laguntça içan dugularic eta ontxa abiatu ondoan bide eguiten, yaquiteco dembora hautan cer mobimendu dabilan Francia gucian bide eguiten, gaceten medioz yaquinsun eguin behar liteque. Erranen da nahi dena, holaco mobimenduric ez da icusi eta beldur izaiteco da ez dugun behin icusico bide bicinalen eguitiaren gainian. Herriac pagatcen du comunetaco contribucionia 225 libera urthian. Comun parte bat bederen oihan balitz herriaren sokhorritceco, bainan ez, oro erraiteco maneran buluzac dira. Orai bada Berandotcen arzainen doya, bertce [56] gaineraco lecuyetan ez da betere. Gu herrico conseiluco guiren beçala, herrico intresa guriac baguinitu bezala behar ditugu consideratu. Ez deçagun eguin cembeitec nahi luquetena, bercenaren gainian yeneros eta beriac bere daucaten heyec beçala. Yeneros nahi duena içan dadiela beriac dituyen gaucetan. Hainbertce erreparacione bada eguiteco herrian. Eliçatic hasiric etchiac, oihanac formatceco, eta bidiac eguin ahal beçambatian. Ez da herria gobernatu behar etche desordenatu bat beçala, hortaco galdeiten dautzuetegu boçac çucen dena, ardien eta gaineraco bertce animalen taxaceco comunen goçatce aldera. » 114Hamabi conseilucoetaric çortci present ciren. Bortzec eman çuten boza taxatceco. Bi membruec contra, eta bat guelditu cen bocic eman gabe. Taxa cen hirur sos ardientzat urtheco. Çaldiec eta behiec 20 sos. Içoqui, Errobi eta Basaburucuec bi sos acinda chehiarendaco urthian. 115Cer guisaz gueldituyac diren ardiac taxa pagatu [57] gabe erran behar dut, pagatu behar çutela etxia hartuya çutelaric arthaldedunec. Hauyen artian baciren Baquezco yuyiarequin atchiquitcen zutenac. Hari adreçatu ciren pagatu gabe libratceco. Guiçon prudenta izan balitz etcen cargatuco tocatcen ez çancon aferez ; yaquin çuyenian deliberacionia hartuya cela ardien tatxaceco, presentatu çauntan ene etchian, erraiteco erretiratu behar nuyela deliberacionia Sous Prefeturatic. Ez nuela erretiratuco erran nioyen, herria bere dretchotan cela. Ez ninçaquela defenda comunetan ibilcetic erran çauntan, usariua celacotz libro içaitia (libre parcours). Erran nioyen herria baçuyela pazcaren pagarazteco dretchua. Despeguitu cen erraiten çaundalaric harc ahalic bazuyen etçutela ardiec pazcaric pagatuco, eta hala guerthatu cen. Dembora hartan Baquezco yuyiac ciren cantoinamenduco administracionearen cerbitçariac, confidenteac. Nola hunec cerbitzu errendatcen baitzuen burupia hartu çuyen ardien taxa ez pagaztetic [58] fagoria behar çuyela galdeguin. Baçaquien dificultatiac emanaracico cituyela. Hasteco Baquesco yuyeak bere meçuz eguinaraci çuyen anqueta bat deliberacionearen contra, non izan baitciren Merian 101 presuna taxaren contra. Arraçoinatu çuten Anquetian bethi danic goçatu ciuztela ardi pazcac pagatu gabe eta hala izaitia pentsatcen çutela. 116Seguidan bidali çuyen herrirat Sous-Prefetac deliberacionia, erraiten çuyelaric behar cela publicatu herrian, eta berriz anqueta bat eguin, commodo-incommodo. Lehembicico anquetian bezala batac bercia amoratuz, ardiric etçutenac ere içan ciren bocen emaiten, 103, deliberacionearen contra : bethi arraçoin bera, urrunic goçatu içan tuztela bethi danic ardi pazcac. Nahiz aintcinian ariçan çautan Sous-Prefetan, M. Cunisse, liburutic articuluyen iracurtcen, eracusterat emaiteco conseiluyac baduela dretchoa ardien taxatceco comunen goçatce alderat, dudaric ez da cinqui (?) adreçatu çancola gure cantoinamenduco Baquesco yuyia [59] M. Castelper ; ecic hasi çauntan Sous-Prefeta, correspondenciaz gueroago guehiago ene unharazten, desgustarazten non azquenian herriaren fagoretan obratu behar bidian, lehenbician iduri çuyen beçala, herriaren condenatcen hasi baitcen. Hain cen harrapatuya eta horrequin gogoa histuya, herri huntaco intreseri buruz, non azquenian izquiribatu baitçaucun deliberacionea erretiratu behar guinuyela eta publicatu atabala soinuz yendia bilaraciric, erraiteco ardiac ez direla taxatuco herrian. Azquenian horra certara condenatcen guintuyen gure Arrondisamenduco lehen Aintcindariac. Arrapostuya eman çacon, boçac eman behar beitciren Deputatu baten icendatceco, boçac eman artian afera seguitu gabe gueldituco cela. Lagundu behar bidian contrariatuyac baguinen, certaco segui afera ? 117Administracionian orduco emplegatuac cireno, debalde cen ardiac taxatu nahi izaitia. Hala consideraturic, ez nahiz odol gaichtoric eguin, utcia da projeta gure ondotic yinen direnec executatceco. [60] Laxeco errienta 118Industria eta laborantça beçala instructionia ere nahi çuyen hedatcia Gobernamenduyac, herri gucietan azquen cuartierreraino. Informacioniac galdeguin cituyen herrietan, heya cuartierrac hedatuyac causitcen ciren. Herri hau araberaca hala consideratu cen. Galdia eguin cen errient batena, deliberacione baten medioz, Oxailaren 16an 1870an, çointan erraiten baitcen Laxeco cuartierrian Errienta nesesario cela, urrundic yin behar cirelacotz haurrac behereco escolara. Berriz ere iduri ez fidaz herriaren engayamenduari, Prefetac har araci çuyen deliberacionia Mayatçaren 20an. Huntan erran çancon, escola emaiteco etchia izaiten cela comoditate onian, bainan herriac bakharric eguin ceçaquen enforta cela mahainen eta alkhien fornitcia escolaco. Ondoco urthian bidali çuten Errienta Laxerat. Bethi danic içanda errientaren plaça eguiten çuyena Laxeco cuartierrian, choilqui iracurtcen eta othoiçac eracusteco heinecua. [61] Malobretaco laugarren eguna 119Conseiluco membruec nahiz ikhusten çuten bidiac gueldituyac cirela eguitetic, batere etciren embraçatuyac eguin arazteco manerac hartu beharrez ; bainan ni auçaphez guisa, eta nahiz hasi ciren lanac segui citen, ez nintuyen uzten ocasionia cen aldi guciez, aiphatu gabe, holaco comoditatea izan eta, ez baliatu nahi içaiteaz Gobernamenduyac biden eguiteco emaiten duyen lauguntzaz. Nahi cen beçanbat aditcerat emanic ere, orobat cen : etçuten sinhesten Gobernamenduyac hainbertce ongui eguin ceçaquela. Ignorantciac berequin dailcana da sinhetx gaitz içaitia. Cinez çabilan Gobernamenduya. 120Enperadoriac, Marquis de la Valette Ministruari, erran cioyen camp de Chalossetic, Aboztuaren 15an 1867, anqueta eguin cenaren medioz, yaquina cela yendia cibiliçatuyago cela bidiac eguinac ciren lekhuyetan. 121Ordria eman çuyen Ministruari forma ceçala projet bat cambaretan presentatceco. Projetaren fundamenta behar cela hartu conseilu municipalen deliberacionetaric [62] bide bicinalen eguiteco hamar urthez herriec emaiten duten arabera sokhorrituyac izaiteco. Herri hunec bi urthe pasatcera utci cituyen profitatu gabe. 122Azquenian errepetatuyaren medioz, pasaraci ahal içan cen 1870an Oxailaren 6an, condicionerequin emplegatuco cen laugarren eguna Espeletaco bidian, Larrenartetic Haiderrenia barna 7garren eta 8garren numeruan. Nesesario da erraitia deliberacione horren gainian cer guerthatu cen, importantcia handiena çuelacotz erran deliberacioniac çointaric dependitcen baitcen athaicetaco bidiaren eguitia edo ez eguitia. 123Deliberacionia hartu eta biharamunian yiten çaut ene etchera conseiluco membro bat, Teillery Martin, ene ondotik Auçaphez yarri dena, erraiteco laugarren eguna conseiluyac imposatcia, herria handia dela, ez dutela ontxa hartuco yendec, behar litezquela bilaraci cembeit laborari, hauyen opinioniaren yaquiteco. Arrapostuya eman nion, conseiluyac baduela [63] facultatia taxatceco, ez nuyela guisa causitcen bi aldiz deliberacionia hartcia, bainan berriz bilceco plazan, lehenbicico igandian publicatuco nuyela Eliza borthan populuyari certaco eman dugun laugarren malobra. Dembora berian Teilleric enseyuac eguin cituyen conseilucoetan deliberacionia hauxaraci nahiz, caria hartara sinatu gabe utcia da deliberacionia, bainan urthe berian Mayatcian, bujeta erreglatu cenian ondoco urtheco, oroc sinatu çuten eta onhartu laugarren eguna. Aintcinian complasent ciren beçala, hasiac ciren contrariatcen conseilucoetan cembait, nola eçagutuco baita Eliza borthan yenderi ene declaratceco maneran, Oxailaren 13an 1870an : 124« Yuan den igandian erran den bezala, conseiluyac deliberatu du egun bat urthian emendatcia malobrac, Gobernamendutic içaiteco biden eguiteco sokhorria, bertce herrietan bezala, eta huna cer cantitate içan duten cembeit herrietan, eguin [64] tuzten enforten arabera. Camboco herriac eman ditu hirur çantima adicionel contribucionetan, socorria içan dute Gobernamendutic 600 libera. Bescoitceco herriac laugarren malobraren aldera 933 libera, Ayharren (sic) laugarren malobraren aldera 1428 libera 42, Bastidan orobat 117,81, Bergouin 1117,22. Herri huntan yuyatcen dugu içanen dugula bercetaco arabera mila liberetaric goiti. Bi urthe galtcerat utci ditugu. Orai çortci urthe diru Gobernamendutic socorria içan deçaqueguna. Balia guiten, orai artian eçagutu diren Gobernamenduec ez dute holaco abantailic eman herrien fagoretan. » 125Nahiz sensu oneco yendia guehiago den herri huntan, badire becaitz direnac, yelos, çazpi edo zortci urthe huntan eguin diren erreparu eta obrez. Ez daquigu arranguratcen diren horiec capable litezquen herrico aferen guidatceco, particularrian berenac eguiten dituzten bezala. [65] « Satisfamenduya emaiteco orori Gobernamendutic sei urthe huntan içan dugun diruya bide eguiteco pasatcen da hamabi mila liberetan. Dembora berian souscripcionez herrian bildu da zazpi mila eta bortz ehun liberaren heina. Diru horietaz icusten duçue cer eguin den herrian. Hasteco Eliza arras yana cen, dorria ustelduya, çur berria eçar araciric ardoasaz estali içan da. Galeriac lanyer handian cirenac, coloma berria eçarri dira quenduric lehenco mendriac. Calostrac oro alchaturic erreparatu dira. Eliça ceruya moldatu eta berritan thindatu. Erretorac M. Salaberric dembora berian aldaren aintcina doraraci eta thindaraci du, bere guisa diruya bilduric herrian. Hilerrietaco portaliac idequiac cirenac burdin grilez eguin dira. Eliçaco cutchac eguin araci oro pheça batian. Ezpeletarat yuaiteco bidia eguin da Basaburungaindi. Bide handitic n°19 garrenetic eta athaiz erditaraino carrosac ibil ditazquen bidia eguina da. Herrico mindeya haitz landarez eta gaztenaz [66] ontxa garnituric eçarria da. Erran diren lan horiec guciac eguin dira herrico bujeta behartu gabe, elgar socorrituz behar orduetan bai diruz eta lanez. Gobernatciaren gainian oposicioneric eguin nahi duyenic balinbada eman ditçatela moyen hobiac. Arrangurac bai, bainan moyan hobiac emaitia dudatceco da. » 126Explicacione hori populuyari eman eta yeneralian satisfos guelditu ciren. Icusten eta eçagutcen zuten behinere harri bat higuitu etcen lecuyan, hainitz gauça eguinac. Lekhu gucietan guertatcen baitira bekhaiztiac heyec eracusterat emaiten çuten pasioniac hartcen cituenian, eguinia ikhusten çuten obra ere, ezdeus baten pare figuraraci nahiz. Budjeta 1870an 127Haimbertce erreparacione eta bide eguin onduan, hamar urtheric barnian, comparatuz herri huntaco errebenuiequin, oraino guelditcen cen, Mayatcian, ondo urtheco proposatu cen conduen [67] arabera, herriaren disposicioneco 974,11 çantima. Bozak 128Gobernamenduyac eman çuyen ordria Uztailian 1870an herrico conseiluyac behar cirela berritu. Inperioaren demboran Auzapezac icendatcen ciren orobat conseilutic campo cirenetaric, nola hala beinintçan eguina. Sistema khambiatu cen eta behar cen Préfetac icendatuya conseilucoetaric. Orai errepublicaco leguian herrico conseilucoec behar dute icendatu membro bat beretaric, guisa berian Adjuanta. 129Yaquin çutenian arthaldedunec boçac behar cirela, beguiac arguitcen hasi çazcoten, hainbertcetaraino non complota formatu baitcen oposicionia eguin behar çutela conseilu berri baten eguiteco. Motibua çuten ceren cedarriac eçarri ciren comuneri eta particularren arteco muguetan. Gaicituyac, ceren goçatcen diuzten bereri dauden inguruetaco lurrac. Bertçalde ardiac taxatu nahi içaitia [68] comunen goçatce aldera. Beldurrarequin pagaracico çaizcotela arthaldiac ciuztenac elgarri eman ciren. Baciuzten curayastaçaliac : aintcinean izana cen herrian botzqueta Deputatu behar cen bat ; erran cioten ematzue boçac enetçat eta ez duçuye ardi pazcaric pagatuco. Halaco aguinçaric eguin gabe bozac bardin izanen cituyen, bainan cer yohan çacote yaun horier herri bat sacrificaturic ere, bere fantesiac pasatcen ahal badituzte. Guisa hortan aguintza horren medioz, oposicionecuac aisiago muntatu ciren, beroquiago elgarri eman. Icusiric contrarietate horiec, utci ciren uhalde batec phasabidia hausterat porchatcen duyen beçala. 130Abisatu guinuyen populuya bocen emaitera yiteco, Aboztuaren 7an 1870an. Aincineco beren enforten gainera yendia boz emaitera heldu ceno, etciren baratu conseilu berria nahi çuten partecuac, errecomendacionia eguitetic bozac emaitiaz heyen partecuer. Boçac bildu eta notac hartu ciren. Bederatci botz [69] izan zuyen conseilu berriac guehiago. Hortaric fite conseilu çaharra sanyatu gabe, Gobernamenduyac eman çuyen ordria, ez daquigu arrazoina, berriz behar cirela boçac eman, anulaturic azquenecuac, nahiz contra ordria yin cen ez eguiteco. Arte hortan eguin cen bilçarre bat herrian, berriz icendatceco nor behar ciren proposatu conseiluco. Ni barne cen projeta. Errefusatu nuyen listan ekhartcia, consideraturic asqui dembora cerbitzatu nuela ordu artian herria. Conseilu berriaren lehen bilzarria. 131Gobernamenduyaren ordrez conseilu berria bildu cen Hacirilaren 1870an. Nahiz Teillery eta Larronde hogoi urthe hartan conseiluco cerbitçatcen ciren herrian, yaquitatez oro bardinsu ciren. Behin ere deus iracurtu eçutenac, administracioneco correspondancia herrico aferen gainian. 132Lehembicico gogoratu çangoten afera cen [70] ocupatciaz laur garren malobraz. Oro acort yin ciren, nic emana cela nic behar nuela khen araci. Deliberatu çuten comisionatu bat behar çutela ene gana bidali, eta icendatu çuten conseiluco bat. Presentatu çauntan ene etchian erraiten çautalaric conseiluyaren phartez heldu cela niri erraitera laugarren malobra nic emana dela eta ez badut khentceco moyanac hartcen, deliberacionia hartu gogo duyela conseiluyac, nic imposatia dutala herria egun batez. Iduritcen çangoten ni hola atacatuz debuar handi bat eguiten çutela beren lehen bilçarrian, herriari buruz, popularitatiaren harrapatceco. 133Laugarren malobraco egunaren gainian, erran nion mandatariari urthe hartaco emana cela, bainan ondoco urtheco khendu nahi baçuten asqui çutela ez eçartcia bujeta eguitian, nihorc ez cituyela obligaracico eçartcera. Guisa hortan eguin çuten ; etcen baratu Auzapeza [71] bere hasteco opinionia complitu artino ; erran nahi baita laugarren malobraren khencia. Cer guiçonaren progreco thalenduya ? Laugarren egun malobretacua emana baitcen numero zazpico eta çortcico bidian emplegatceco, desclasatu ciuzten, iguriquitu gabe cer socorri içanen cen Gobernamendutic. Cer guerthatcen da ? 134Bujeta eguin gabe Mayatcian 1872 yiten socorria eta uste baino suma handiagoa. Orducotz khendua laugarren eguna, berriz eçartceco lanac ciren ; yenden erranquiçunac batetic khenciaz, bertcetic ceren eman den embraçutan ciren. Halere suprenituyac haimbertce diru yitiaz herrirat, berriz deliberatu çuyen conseiluyac laugarren malobraren emaitera 1873co. Etcen errechqui pasatu alde eta contra bardin izan ciren, Presidentac aurdiqui çuyen balantça. 135Seguidan eçarrico dut cembat eman duyen Gobernamenduyac, laugarren malobraren aldera [72] eta cembat urthez. Agrandir Original (png, 5,0k) 136Azquenian esquia eguin cen herrian, hurbil idequia celacotz, hasi obra fini çadin amoreagatic. Inguignadoreac M Mugic esperantça emaiten çuyen ardietxico çuyela Gobernamendutic errecompensa, eta hala guerthatu cen. Laxe beherian eguin cen çubia, bideco izan cien dirutic, aurdiquiric 15 metra [73] goraco cen zubi zaharra, harriz eguina, bainan sobera herxia. 137Yaun Prefetac quenaraci izan du 1876an, laugarren eguna malobretacoa, erraiten duyelaric leguearen contra emana cela, nahiz dembora hortara artian disimulatu den. Legueac emaiten du lehenic çantima adicionalez behar dela herria imposatu. Ez bada erresurxic asqui çantimequin biden eguiteco, guero aplicatcen da laugarren eguna. 138Conseiluya eta guehien imposatuyenetaric cembeit bildu içan dira deliberatceco laugarren egunaren plaçan hirur çantima adicionalez herria cargatceco. Oro acort içan dire ez emaitearen gainean. Guisa hortan icusia da herriac ez duyela guehiago socorriric izanen. 139Malurus da herrian energiaric ez duyen conseilu bat izaitia. Hola direnian content içaiten dira sino bat eguin eta iduri cerbeit [74] eguin nahi, guero ez deusetan guelditceco. Lehenago Gobernamenduyec etçuten permititcen ostalera izan çadin Auçapez. Orai leguiac emaiten baitu conseiluyac icendatceco conseilucoetaric, oraicoa hemen hala guerthatcen da. Maiz ostalera içanen da herrian complesent, bere ona hortaric heldu çacolacotz. 140Biden eguiteco socorria izan ceçaquien herriac 1884 artino, emaiteco therminua luçatu çuyelacotz Gobernamenduyac 1872an, erran nahi baita sei urthez eman behar çuyena, hamabiz eman çuyela yin cen ordria. 141Eracusterat emaiteco nic eguin auçapezguaren memoriaren copia dela, sinatcen dut Buruilaren hogoi ta lauan, mila zortci ehun eta hirur eta hogoi eta hemezortcian. 142Guillaume Berrouet 143Itsasssun sortuyan Etchedoyan (Ereauriaren) hamabortcian, mila zortci ehun eta hamaseyan. Aita Etienne Berrouet edo Berruet eta Ama Maria Bergez. 144G. B. 145Déposé à la mairie d’Itxassou pour faire partie des archives suivant le désir que M. Berrouet Guillaume a exprimé avant de mourir. 146Itxassou, le 8 octobre 1890. 147Le Maire, 148D. Berrouet

Please reload

October 24, 2019

August 20, 2019

Please reload

Articles récents
Please reload

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic