Itsasuar guziei,

Esker beroak lehen itzulitik beren bozka eta sustengua ekarri daukuten herritarrei.

410 bozka bildu dira gure alde, herriko etxea zutenetarik biziki hurbil gaude.

Milesker baita ere bozkatzen izan diren itsasuar guziei, zernahi izanik haien hautua, horrela baita biziarazten demokrazia.

Txaloak hauteskunde kari herritarren arteko solas eta eztabaida zintzo guzientzat.

Martxoaren 15eko bozkaldiaren biharamunean, dena gelditu zen. Birusak eta konfinamendu neurriek bete zituzten eremu guziak. Badakigu orain gure herriek ez dutela makur larririk jasan gaitz horren gatik.

Haatik lotsatzekoak izan daitezke ondorio psikikoak, sozialak ala ekonomikoak, eta bada hor kezkatzekorik.

Herriari zerrenda ez da alfer egon hetsialdi denboran. Berehala konprenitu dugu 2020 udaberrikoa krisialdi iluna zela, eta behar gintuela agerian ezarri gure bozka programatik egoera huni ihardesten zuten proposamenak. Azken aste hautan nasaiki zabaldu ditugu lehentasunez obratu nahi genituzkeen egintzak, elkartasunen indartzeko, elkarteen sustengatzeko, haurrak eskoletan dituzten familien laguntzeko, eta beste hainbat asmo nagusi.

Ondoko ilabete eta urteetan, 2020ko bozkaldi huntan hautatuko ditutzuen hautetsiek  dituzte izanen herriaren ardurak eta giderrak.

Gutienekoaren egitea ez da gehiago nahikoa agertuko.

Baitezpadakoa izanen da gogoz eta borondatez beterik ibiltzea aterabideen kausitzen, egunero herritarren sozial nekeziei buru egiteko.

Herriari zerrendakoek badugu gaitasuna bi helburuen atxikitzeko : agertzen diren beharrorduei elkarlanean lotzeko, eta, herritar guzien laguntzarekin, Itsasuko Herria aintzina eramaiteko.

Zuen bozkak gure herria erabakitzen du sei urtetarako.

Gu prest gaude, guri fida zaitezkete. 

Bozka Herriari!

A tous les itsasuar,

Merci à tous ceux qui nous ont apporté leur vote et leur soutien lors du premier tour des municipales . 
Avec 410 voix en notre faveur, nous faisons presque jeu égal avec les sortants.

Merci également à tous les itsasuar qui se sont déplacés et ont été voter, quel que soit le bulletin qu'ils ont choisi, parce que c'est ainsi que s'incarne aussi la démocratie. Et bravo pour chaque moment d'échanges citoyens et de débats de fond partagés sur le prétexte de ce scrutin.

Le lendemain des élections du 15 mars 2020, tout s'était rapidement figé. Le virus et les mesures de confinement avaient occupé tout l'espace.

Nous savons aujourd'hui que nos villages ont été largement préservés de la maladie.

Néanmoins, nous redoutons l'ampleur des conséquences psychiques, sociales, économiques qui commencent à préoccuper beaucoup d'entre nous.

Notre liste Herriari n'a pas chômé pendant le confinement. Nous avons vite compris que la crise de ce printemps 2020 était majeure, et qu'il nous faudrait rapidement faire émerger les propositions de notre programme qui répondaient à la situation. Nous avons largement diffusé ces dernières semaines ces projets d'actions concernant le déploiement de toutes les solidarités, l'implication auprès de nos associations, la volonté de soutenir activement les familles qui ont leurs enfants à l'école, et plusieurs autres objectifs prioritaires.

Les mois et les années qui viennent, ce sont les élus que vous choisirez dans ce scrutin de juin 2020 qui seront aux responsabilités et à l'initiative. Il ne suffira plus d'assurer le service minimum. Beaucoup d'engagement et de détermination seront indispensables pour chercher des solutions aux difficultés humaines et sociales du quotidien.

La liste des candidats Herriari est en capacité de relever le double défi : celui de répondre en concertation aux urgences prochaines, et celui de mettre en œuvre, avec la participation de tous les habitants, un projet d'avenir pour Itsasu.

Votre vote engage  la commune pour six ans. Nous sommes prêts, et nous comptons sur vous. 

Votez Herriari!