Itsasu herri euskalduna oinarri.

Itsasuko Herriari taldeak eskertu nahi ditu beren bozkaz herri proiektu aintzinakoia eta hautagai motibatuen zerrenda bozkatu dutenak.

Etxean egoiterat behartzen gaituzten osasun neurriek ekainerat eraman dute herriko bozken bigarren itzulia. Baitezpadakoa da bakotxaren osagarria zaintzea, bereziki kalte larriak jasaiteko arriskuan direnen osagarria.

Gertatzen ari den guziak frogatzen du aterabide bakarra dela « globalki pentsatu eta lekuan berean egin, ekoiztu eta erabaki »

Herriari-k hats berri bat eman nahi dio itsasuar bakotxak hain maite duen herriari.

Elkarte bizi nasaiak merezi du Herriko Etxearen laguntza azkarra.

Lehentasunetan ezarri behar dira zozial eta kultura ardurak. Herritarrekin sortu initiatiba eta alternatibak izanen ditezela elkarbizitza idekiaren altxagarri.

Martxoaren 15eko bozkaldiak agertu du berrikatze zabal baten nahikeria. Herritarren hiruetarik biek ordezkari aldaketaren alde bozkatu dute. Kasik 1200 bozkatzailetarik 400 baino gehiagok beren bozkaz sustengatu gaituzte.

Herriari-k eskua zabalduko du partaidetza zabalak eskaintzeko, aintzina joaiteko sortuz eta berrituz, Itsasu herri euskalduna oinarri.

Herriari taldearentzat, Mizel Hiribarren.

Itsasu assumera pleinement son identité de village basque

Herriari la liste abertzale d'Itsasu tient à remercier tous les habitants de la commune qui ont choisi de soutenir son projet d'avenir et sa liste de candidats motivés.

Le contexte de confinement sanitaire qui nous est imposé a renvoyé à plus tard le second tour des municipales.

L'urgence immédiate est de préserver la santé de tous, et en particulier des plus vulnérables.

Tout converge à confirmer la pertinence du « penser global pour agir local »

Herriari propose de donner un souffle nouveau à ce village que chaque itsasuar aime profondément.

L'intense vie associative mérite une implication forte de la mairie. Les préoccupations sociales et culturelles doivent être prioritaires. Les initiatives et alternatives partagées par les habitants seront le ferment du vivre ensemble auquel chacun aspire.

Le scrutin du dimanche 15 mars a montré une large volonté de renouvellement.

Deux itsasuar sur trois ont voté pour une alternance. Avec plus de 400 voix sur presque 1200 suffrages exprimés, Herriari n'hésitera pas à chercher de nouveaux partenariats pour avancer vers une commune qui innove et  qui assume pleinement son identité de village basque.

Pour la liste Herriari,  Mizel Hiribarren.